Plataforma-operadoreek informazioa jakinarazteko adierazpen informatiboa (238 eredua)

Oinarrizko informazioa

  • Plataforma-operadoreak, baldin eta, estatuko araudiaren arabera Espainiako Zerga Administrazioari informazioa jakinaraztera behartuak egonik, aitorpena Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztu behar badute, hala dagokielako Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • “Salbuetsitako plataforma operadoreak”, baldin eta, legeria nazionalari jarraikiz, frogatzen badute beren plataformaren enpresa ereduak ez duela “informazioa komunikatzeko betebeharra duen saltzailerik”. Kasu horretan, ereduak aitorpen negatibo bat edukiko du.

Tramitazioa

Epea:

238 eredua urtero aurkeztu behar da, eman beharreko informazioa zer urtetakoa den, hurrengo urte naturaleko urtarrilean.

* Salbuespen moduan, 2023ko ekitaldiari dagokion aitorpena 37/2024 Foru Agindua indarrean jarri eta bi hilabeteko epean aurkeztu behar da, hots, aurkezteko epea 2024ko apirilaren 17tik 2024ko ekainaren 17ra bitartekoa izanen da, biak barne.

Jarraibideak:

  • Zerga web-zerbitzu baten bidez tramitatu beharra dago. Horrek esan nahi du aplikazio informatiko batetik egin behar dela, eta ez eskuz.
  • Web-zerbitzuaren deskribapenean kontsultatzen ahal dira mezu informatikoak bidaltzeari buruzko xehetasun teknikoak eta aitorpen informatiboaren edukia.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time