Osasun laguntza emateko hitzarmen berezi bat sinatzeko eskaera

Oinarrizko informazioa

Osasun Sistema Nazionaleko aseguratu edo onuradun ez diren pertsonak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Espainian zinez bizi dela egiaztatzea, gutxienez urtebetez (hitzarmen berezia eskatu aurreko urtean) eta etenik gabe.
  • Nafarroan erroldatuta egotea.
  • Osasun sistema publikorako sarbiderik ez izatea beste bideetatik.

Hitzarmen bereziak aukera ematen du Espainiako Osasun Sistema Nazionalaren (OSN) osasun-zerbitzuak eskuratzeko. Osasun-asegururik ez dutenentzat eta, hainbat arrazoirengatik, sistema publiko horretako aseguratu edo onuradun ez direnentzat da. Arrazoi horiek dira, besteak beste, Espainiako legeak, Gizarte Segurantzari buruzko Europar Batasuneko arauak edo Espainiak beste herrialde batzuekin dituen akordioak.

  • Hitzarmena sinatzeko eskaera, bi hauek barne: erantzukizunpeko adierazpena, osasun-sistema publikoa beste bide batetik baliatzeko eskubiderik ez izateari buruzkoa, eta Osasun Departamentuari datuak egiaztatzeko baimena emateko agiria.
  • Foru Komunitatean erroldatuta egotearen ziurtagiria, eskaera aurkeztu baino gehienez ere 15 egun lehenago emana.
  • Hitzarmena eskatu aurreko urtean Espainian benetan bizi izana egiaztatzen duen agiria. “Espainian benetan urtebetez bizi izanaren baldintza betetzat jotzeko, aintzat hartuko dira pertsonak Europar Batasuneko gainerako estatuetan, Europako Esparru Ekonomikoan, Suitzan edo Erresuma Batuan bizitzen igarotako aldiak ere, horren frogak aurkezten badira”, 883/2004 (EE) Erregelamenduaren 6. artikuluan, aldi guztiak batzeari buruzkoan, ezarritakoa betetzeko. 
  • Eskatzailearen AIZ indardunaren fotokopia.
  • Kasu guztietan, eskatzailearen pasaporte osoa ere aurkeztu beharko da (orri guztien kopia osoa eta irakurtzeko modukoa, baita aurreko pasaportea ere, baldin eta azken urtean berritu bada).
  • Txosten soziala, egiaztatzen duena egoera sozial ahulean dagoela, Nafarroako Gobernuak 2018ko apirilaren 6an hartutako Erabakiaren 1. puntuari jarraikiz.
  • Osasun-laguntzako prestaziorako hitzarmen berezi bat sinatzeko eskaeraren egiaztagiria.
  • Eskatzailearen bizileku-baimenaren ebazpenaren fotokopia.
  • Interesdunarentzako hitzarmen berezia eskatu izanaren egiaztagiria.
  • Ordezkari batek aurkeztuz gero:
    • Familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria (hitzarmenaren titularra adingabea bada).
    • Ordezkariaren AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
    • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Gobernuaren 2018ko apirilaren 6ko Erabakia, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroan osasun laguntza jasotzeko hitzarmen berezietan ezarritako prezio publikoa ordaintzetik salbuestea, ordainketak egoera ekonomiko eta sozial bereziki ahulean dauden pertsonei eragiten badie.
  • 576/2013 Errege Dekretua, Osasun Sistema Nazionalean aseguratu edo onuradun ez diren pertsonei osasun laguntza emateko hitzarmen bereziaren oinarrizko betekizunak ezartzen dituena, eta Espainian funts publikoen kargura Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun laguntza jasotzeko asegurudun eta onuradun izaera arautzen duen 1192/2012 Errege Dekretua.
  • 1192/2012 Errege Dekretua, Espainian funts publikoen kargura Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun laguntza jasotzeko asegurudun eta onuradun izaera arautzen duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Osasun etxean, gizarte langilearekin.

Harremanetan jartzeko

Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzua
Amaia kalea, 2-A, 3. solairua
31002 Iruña
Telefonoak: 848 423 198 / 848 423 529
Posta elektronikoa: aseprest@navarra.es

Osasun-txartel Indibidualaren Alorra
Bakearen Plaza s/g, 4. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 429 013

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.