Mugaz gaindiko langile izaera aitortzeko eskaera (047 eredua)

Ez egoiliarren errentaren gaineko zerga

Oinarrizko informazioa

Helbide fiskala Frantzian duten pertsonak mugaz gaindiko langiletzat joko dira inguruabar hauek biltzen badituzte: ohiko bizilekua Frantziako mugaldean izatea, Espainiak eta Frantziak mugaz gaindiko langileei buruz 1961eko urtarrilaren 25ean egindako akordio osagarriak, zeina 1964ko uztailaren 3ko ohar trukearen bidez burutu baitzen, eta 1965eko maiatzaren 21eko eta ekainaren 1eko erabakiek erantsia duten zerrendako udalerriren batean; eta inoren kontura lan egitea Nafarroan, zerrenda horrexetan ageri den beste udalerri batean.

Ondorengo agiri hauek aurkeztu behar dira eskaerarekin batera:

  • Frantziako agintaritza eskudunak egindako ziurtagiria, Frantziako ohiko bizilekuari buruzkoa.
  • Frantziako zerga arloko agintaritza eskudunak egindako ziurtagiria, helbide fiskala Frantzian dagoela dioena, Espainiako Erresumak eta Frantziako Errepublikak zergapetze bikoitza saihesteko egin zuten hitzarmenean definitutako zentzuan.
  • Nafarroan soldatako lana zein pertsona edo erakunderentzat egiten den, hark egindako ziurtagiria, langileak duen edo izanen duen lantokiaren helbidea adieraziko duena.
  • 17/2019 Foru Agindua, mugaz gaindiko langile izaera aitor dadila eskatzeko prozedura arautu eta 047 eskaera-eredua onesten duena.
  • Akats zuzenketa 59/2011 Foru Aginduarena.
  • 59/2011 Foru Agindua, mugaz gaindiko langile izaera aitor dadila eskatzeko prozedura arautu eta 047 eskaera-eredua onesten duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time