Lurzoruen egoerari buruzko txostena

Atariko txostena, txosten osagarriak eta lurzoruen egoerari buruzko txostena aurkeztea

Oinarrizko informazioa

  • Egoeraren atariko txostena aurkeztu behar duten ustiatzaile eta titularrak. Zehazki, honakoak:
    • Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskinean sartzen diren jardueren titularrak.
    • Urtean gutxienez 10 tona gai arriskutsu ekoizten, erabiltzen edo biltegiratzen dutenak.
    • Gutxienez 50.000 litro erregai biltzen dituzten biltegien titularrak, urtean 300.000 litro baino gehiago kontsumitzen badute.
    • Norberak erabiltzeko erregaien biltegien titularrak, urtean batez beste 300.000 litro baino gehiago kontsumitzen badituzte eta 50.000 litro edo gehiagoko edukiera badute.
  • Lurzoruaren egoerari buruzko beste txosten bat aurkeztu behar duten ustiatzaile eta titularrak, hala nola, jardueren hasierari, handitzeari edo itxierari buruzkoak.
  • Balizko jarduera kutsatzailea jaso duen lurzoruaren jabeak, baldin eta jardueraz aldatu eta kutsatzailea ez den jarduera bat egiten hasi nahi badute, edo lurzoruaren erabilera aldatuko bada.

Atariko txostena kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen egoerari buruz

2005az geroztik, 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskinean aipatzen diren kutsatzaile izan daitezkeen jardueretakoren bat egiten duten industria guztiek, lehenengo bi urteetan, kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen egoerari buruzko atariko txostena aurkeztu behar dute. Lege honek indarra hartu aurretik jardunean zeudenek ere aurkeztu beharko dute. Ez da beharrezkoa izanen atariko txostena aurkeztea, instalazioaren ingurumen arloko baimenak (IBI, IBB, jarduera lizentzia) hala ezarri badu.

Atariko txostena aurkeztu ondoren, arriskuak atzeman badira, Administrazioak bidezkoak diren lurzoru-azterlanak enkargatzeko eskatu ahal izango die industriei. Horretarako, aipatutako epean aurkeztu beharko ditu, lurzoru egoerari buruzko txosten osagarri baten bidez.

 

Txosten osagarria lurzoruen egoerari buruz

Instalazioaren ustiatzaileek eta lurzoruen titularrek lurzoru osagarrien egoerari buruzko txostenak aurkeztu beharko dituzte, Administrazioak hala eskatzen duenean.

 

Lurzoruen egoerari buruzko txostenak

  • Instalazioen ustiatzaileek lurzoruaren egoerari buruzko txostena aurkeztu beharko dute, instalazioa handitu edo itxiz gero, edo ingurumen baimenean eskatzen diren bestelako egoeretan.
  • Kutsatzailea izan daitekeen jardueraren bat egiten den lurzoruen titularrek honako kasu hauetan aurkeztu beharko dute lurzoruen egoerari buruzko txostena:
    • Lizentzia edo baimena eskatzen duenean beste jarduera bat ezartzeko ordura arte potentzialki kutsatzailea izan den jarduera egin den leku berean, jarduera berria kutsatzialea izan ala ez.
    • Jarduera berriaren ondorioz lurzoruaren erabilera aldatzen denean.

Egoeraren atariko txostena

 

Egoerari buruzko txosten osagarriak

  • Administrazioak kasu bakoitzean eskatzen duen dokumentazioa biltzen duen txostena.

 

Egoerari buruzko txostenak

  • Jarduera ezarri, handitu eta ixten bada, instalazioen ustiatzaileek txosten bat aurkeztu beharko dute, aurreikusitako jarduerak deskribatzen dituena, 9/2005 Errege Dekretuaren II. eranskinean ("Lurzoruaren egoerari buruzko atariko txostenaren irismena eta gutxieneko edukia") adierazitako alderdiak barne.
  • Lurzoruen titularrek lizentzia edo baimena eskatzen badute orain arte kokaleku horretan egin diren jarduera potentzialki kutsagarriez gain beste bat ezartzeko, kutsagarria izan daitekeen jarduera berria izan ala ez; edo jarduera berriak lurzoruaren erabilera aldatzea badakar...

9/2005 Errege Dekretua, lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena.

Tramitazioa

Epea:

  • Casos generales: antes de 2 años desde la obtención de la licencia de apertura.
  • En los casos en los que la o el propietario del suelo donde se haya desarrollado una actividad potencialmente contaminante antes del 7 de febrero de 2005 solicite licencia para el establecimiento de una actividad no contaminante o que suponga un cambio de uso del suelo.

Jarraibideak:

Behin fitxategiak deskargatu eta bete ondoren, Tramitatu botoia sakatu ondoren sortzen den posta elektronikoan erantsi behar dituzu.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

  • Kasu orokorretan: irekitzeko lizentzia jasotzen denetik bi urteko epea baino lehen.
  • 2005eko otsailaren 7a baino lehen kutsagarria izan daitekeen jardueraren bat izan duten lurzoruen jabeak kutsagarria ez den beste jarduera bat ezartzeko lizentzia eskatzen duenean, edo lurzoruaren erabilera aldatzen denean.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

  • Kasu orokorretan: irekitzeko lizentzia jasotzen denetik bi urteko epea baino lehen.
  • 2005eko otsailaren 7a baino lehen kutsagarria izan daitekeen jardueraren bat izan duten lurzoruen jabeak kutsagarria ez den beste jarduera bat ezartzeko lizentzia eskatzen duenean, edo lurzoruaren erabilera aldatzen denean.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua
González Tablas kalea, 9, beheko solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 424 927 / 848 426 255
Posta elektronikoa: residuos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time