LGTBI+ pertsonen gizarte berdintasuna sustatzeko proiektuak garatzeko 2024ko dirulaguntza

Eskatzeko epea zabalik.

Oinarrizko informazioa

Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko LGTBI+ elkarteak edo erakundeak:

  • Eratua egotea indarra duen legeriaren arabera, nortasun juridikoa izatea eta dagokion erregistroan inskribatua egotea.
  • Irabazi asmorik ez edukitzea.
  • Nafarroako Foru Komunitatean jardutea.
  • Haien estatutuetan xede gisa agertzea LGTBI+ pertsonen egoera hobetzeko konpromisoa eta kolektibo horren berdintasunerantz aurrera egiten jarraitzekoa, bizitza sozial, ekonomiko, kultural, laboral edo politikoaren edozein esparrutan.

Deialdiak 50.000 euroko zuzkidura du.

Elkarte edo erakunde bakoitzak dirulaguntza eskatu ahal izango du proiektu bakarra egiteko. Eskatu beharreko zenbatekoa 10.000 eurokoa edo txikiagoa izango da.

Gauzatzeko epea 2024ko urtarrilaren 1etik urriaren 30ra bitartekoa da.

Diruz lagunduko dira genero-ikuspegia duten aukera-berdintasuna sustatzeko jarduerak biltzen dituzten proiektuak, bai eta bizitza sozialean, ekonomikoan, kulturalean eta lan-bizitzan parte hartzeko eta presentzia izateko jarduerak ere, gizartean erabat integratu daitezen.

Prozeduraren urratsak:

  • NABIren balorazioa.
  • Dirulaguntza emateko ebazpena.
  • Ordainketa aurreratuaren ebazpena.
  • Justifikazio-agiriak fitxa honen bidez aurkeztuko dira, urriaren 31 baino lehen.
  • NABIk eskatzaileek aurkeztutako justifikazio-dokumentazioa baliozkotzea.
  • Ordainketa-ebazpena.
  • Abonua egitea.

Eskaera-fasea

Eskaera telematikoa egitean, dokumentu hauek erantsi beharko dituzu, beren izenarekin behar bezala identifikatuta:

  • 3. eranskina. Eskaera
  • 4. eranskina. Proiektua
  • 5. eranskina. Funtsen aurrerakina (hala badagokio)
  • Estatutuak eta dagokion erregistroan inskribatzea (lehenago entregatu ez bada).
  • Transferentzia bidezko ordainketa-eskaera (aurretik entregatu ez bada, Kontuak eta Ordainketak fitxaren bidez).

Emakida-fasea

"Tramitazioa" ataletik aurkeztuko da, eta bertan egongo da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Justifikazio-fasea

Aurkezteko azken eguna: 2024ko urriaren 31.

  • 6. eranskina. Memoria
  • Egindako ekintzen eta horiek gauzatzetik edo hedatzetik eratorritako produktuen dokumentu-frogak, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren sinbolo grafikoa barne.
  • 7. eranskina. Gastuen eredua (Excel). Jatorrizko fakturak eta dagozkien ordainketa-dokumentuak erantsiko dira.
  • 8. eranskina. Beste dirulaguntza batzuei buruzko adierazpena.
  • 9. eranskina. Enpresa aukeratu izanaren ziurtagiria.

Nafarroako Gobernuaren logoa eta NABIren dirulaguntza.

Tramitazioa

Epea: 24/06/07 - 24/07/08

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea, 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 421 588
Posta elektronikoa: lgtbi.inai@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time