Lantegi-eskolak sustatzen dituzten erakundeentzako dirulaguntzak, 2022an, 2023an eta 2024an gauzatzeko

Oinarrizko informazioa

Deialdi honetan aurreikusitako programen sustatzaileak honako entitate hauek izanen dira:

  • Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta horien mendeko edo horiekin parekatutako entitateak, titulartasun osoa toki entitate horiena bada eta Nafarroako Foru Komunitatean badaude.
  • Nafarroako irabazi asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta bestelako entitateak edo zuzenbide publikoko beste korporazio batzuk; Iruñean.
  • Lantegi-eskolek gutxienez 12 hilabete iraunen dute, eta 24 hilabete gehienez.
  • Programan aurreikusten den ikasle kopurua gutxienez 15ekoa izanen da, eta gehienez 20koa.

Lantegi-Eskolaren programak bi etapa izanen ditu:

A. Lehenengo etapa. Orientabidea eta prestakuntza hastea:

  • a.1. Etapa honek gutxienez hilabete eta erdi iraunen du.
  • a.2. Etapa honetan ikasleek lan orientabidearen zereginetako zati handi bat eginen dute. Gainera, onuradunak deialdiaren 6.2.a oinarrian deskribatutako laguntza prestakuntza eta 6.2.c oinarrian deskribatutako prestakuntza osagarriak programatu beharko ditu.

B. Bigarren etapa. Orientazioa, ikas-ekinezko prestakuntza benetako lanarekin, eta laneratzean laguntzea:

  • b.1. Etapa hau profesionaltasun ziurtagiriaren prestakuntzarekin hasiko da. Lantegi-eskola guztiek izanen dute, gutxienez, profesionaltasun ziurtagiri oso bat, 1. edo 2. mailakoa. Programako etapa honetan, onuradunak ikas-ekinezko prestakuntza osatuko du proiektuan aurreikusitako benetako lana egitearekin. Orientazio lanaren partean laneratzeko ekintzak nabarmenduko dira bereziki.
  • b. 2. Ikasle-langileek dagozkien ordainsariak jasoko dituzte, aplikatzekoa den araudian eta oinarri hauetan aurreikusitakoarekin bat.

Kudeaketarako eta jarraipenerako dokumentazioa:

 

Konturako ordainketa eta/edo azken likidazioa eskatzeko dokumentazioa:

Konturako ordainketaren eskabidea aurkeztu beharko da, deialdiaren 20.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, honako dokumentazio honekin batera:

  • Eskatutako aldiaren memoria teknikoa: eskatutako aldiko prestakuntzaren laburpen txiki bat baino ez da aurkeztuko. Orientazio partea Orientasare-n jasota dago.
  • Ikasle bakoitzaren soldaten laburpen-taula, hilabeteka, soldata gordina eta soldata garbia adierazita.
  • Ikasleei soldatak ordaindu zaizkiela frogatzen duten banku-agiriak. Ordaintzeke dagoen aldia diru-sarrera egiten den unean justifikatuko da.
  • Eskatutako aldiko TC1 eta TC2 agiriak.
  • Memoria ekonomikoa, jaso beharreko dirulaguntzaren kontzeptuengatik entitateak egin duen kalkulua eta eskatu beharreko guztizko zenbatekoa jasotzen dituena.

Azken ordainketa eskatuz gero, gainera, prestakuntza amaitu zuten ikasleen zerrenda aurkeztu beharko da, deialdiaren 20.3 oinarriaren arabera.

2924E/2021 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea: 2/9/23 - 9/30/24

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua
Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
Telefonoa: 848 424 410
Posta elektronikoa: escuelas.talleres@navarra.es​​​​

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time