Kideak akonpainamenduan eta mentoretza sozialean oinarritutako eta Nafarroan familiaren laguntzarik gabe dauden 18 eta 23 urte bitarteko gazte migratzaileen arreta eta garapen integralerako zerbitzua da. Programaren parte diren pertsona guztiek heziketa akonpainamendua, orientazioa eta formakuntza jasotzen dute. Beharrezkoa izatekotan, bizitzeko leku bat ere eskain daiteke.
Hauek dira zerbitzuaren helburuak:
- Autonomia prozesuak bultzatzea, esku hartzeko banakako planen bidez.
- Baliabide instituzional eta sozio-komunitarioetarako sarbidea erraztea.
- Herritartasuna elkarrekin sortzeko prozesuak bultzatzea, erantzukizun partekatuaren ikuspegitik.
- genero desberdinkeriei aurka egitea, emakumeen ahalduntzea erraztuz eta berdintasunean oinarritutako maskulinitateak bultzatuz.