Joko-jardueren gaineko zerga, urteko eta urte anitzeko jardueren kasuetan. Autolikidazioa (763 eredua)

Oinarrizko informazioa

Zergapekoek 763 eredua aurkeztu behar dute zerga honen pean dauden jarduerak baimendu, egin edo antolatzen direnean, urteko edo urte anitzeko jarduerak badira.

Nafarroari dagokio joko-jardueren gaineko zerga ordainaraztea, ekitaldian zehar lurraldean eginiko eragiketen bolumenaren arabera.

  • 763 Eredua, “Joko-jardueren gaineko zerga, urteko eta urte anitzeko jardueren kasuetan. Autolikidazioa".
  • 765 zenbakiko ordainketa-gutuna.

Tramitazioa

Epea:

763 eredua hiru hilean behin aurkeztuko da, urteko hiruhileko natural bakoitza bukatu eta hurrengo hilabetean.

Jarraibideak:

Tramitazioa, nahitaez, telematikoa izanen da. "Tramitatu" klikatuz sartuko zara tramitazioa egiteko aplikaziora.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Eredu hau, nahitaez, telematika bidez aurkeztu behar da, Interneten bitartez.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time