Joan-etorrietarako, ostaturako eta mantenurako gastuak ordaintzeko laguntzen araubidea, osasun-laguntza jasotzen denean Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo

Osasunbideko pazienteentzat, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo bideratzen dituztenean osasun-laguntza jasotzeko

Oinarrizko informazioa

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren norbanakoaren osasun txartela izanik, osasun laguntza hartzera Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko zentro batera bideratzen diren pazienteak, baita horiei lagun egiten dien pertsona ere, honako kasu hauetan:

  • Osasun arreta araubide anbulatorioan jasotzeko bideratzen direnak.
  • Osasun arreta ospitaleratze araubidean jasotzeko bideratzen direnak.
  • Esaten zaienean osasun zentro batetik hurbil egon behar dutela, egoki den tratamendua eta/edo esku-hartzea jasotzeko zain.

Laguntzatik kanpo gelditzen dira arreta Nafarroarekin muga egiten duten erkidego autonomoetan jasotzen duten pertsonak, betiere elkarrekiko osasun arretarako lankidetza hitzarmen izenpetuekin bat jasotzen badute arreta hori.

Laguntza hauetarako eskubidea izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikuen txosten bidez justifikatuko da osasun arreta Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo ematea. Pazienteak berak eskatuta bideratu badute, horrek ez du sortuko laguntzarako eskubiderik.
  • Aldez aurretik Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak edo unitate administratibo parekatu batek baimendu beharko du Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko osasun arreta.

Joan-etorrietarako gastuengatiko laguntza:

  • Osasun arreta zer herritako osasun zentroan ematen den, harainoko joan-etorrietarako gastuak kobratzeko eskubidea izanen dute bai pazienteak bai hari lagun egiten dionak.
  • Aurkeztutako garraio erregularreko txartelen zenbatekoak ordainduko dira, 419E/2018 Foru Aginduaren I. eranskineko a) apartatuan ezarritako gehienezko mugarekin.

Justifikatzearen ondorioetarako, jatorrizko txartelak edo kopiak aurkez daitezke. Kopiak aurkezten badira, zalantzarik izanez gero, jatorrizko txartelak eska ditzake Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak, konparatzeko.

  • Garraio txartelik aurkezten ez bada, 419E/2018 Foru Aginduaren I. eranskineko b) apartatuan ezarritako zenbatekoak ordainduko dira.

Ostatu hartzeko gastuengatiko laguntza:

  • Ospitaleratu behar izanez gero, lagun egiten dion pertsonak eskubidea izanen du ostaturako gastuak ordain dakizkion: osasun arreta zer herritako osasun zentroan dagoen, herri horretan ostatu hartzekoak.

Benetan justifikatutako zenbatekoa ordainduko da, gehienez 40 euro eguneko ostatu hartzeko gastuengatik, eta gehienez 900 euro 30 egun naturaleko aldi bakoitzeko.

  • Osasun arreta araubide anbulatorioan denean edo beharrezkoa denean osasun zentrotik hurbil egotea, ostatu hartzeko laguntzarako eskubidea sortuko da bakar-bakarrik baldin frogatzen bada beharrezkoa dela destinoko herrian gaua igarotzea.

Benetan justifikatutako zenbatekoa ordainduko da, gehienez 40 euro eguneko, pazientea lagundua egon nahiz ez egon, eta gehienez 900 euro 30 egun naturaleko aldi bakoitzeko.

  • Jatorrizko agirien edo kopien bidez frogatuko da ostatua. Kopiak aurkezten badira, zalantzarik izanez gero, jatorrizko agiriak eska ditzake Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak, konparatzeko.

Mantenurako gastuengatiko laguntza:

Mantenurako gastuengatiko laguntza honako hau izanen da, asistentzia araubidearen arabera:

a) Ospitaleratzeetan, 12 euro eguneko laguntzailearentzat.

b) Asistentzia anbulatorioetan, ez da laguntzarik emanen mantenu gastuetarako, salbu frogatzen bada beharrezkoa dela destinoko herrian pasatzea gaua. Kasu horretan, gehieneko laguntza 24 eurokoa izanen da, barnean direla bai pazientea bai laguntzailea, betiere ostatu hartzeko gastua frogatzen bada.

c) Osasun zentrotik hurbil egon behar izanez gero, gehienez 24 euro ordainduko da eguneko, pazientea lagundua egon nahiz ez egon, eta gehienez 360 euro 30 egun naturaleko aldi bakoitzeko.

Mantenurako gastuak ordaintzeko, ez da beharrezkoa izanen frogagiriak aurkeztea.

  • Joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako ezarritako laguntzak bateraezinak dira xede bererako beste edozein prestazio, laguntza edo diru-laguntza publikorekin.
  • Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak espedientea aztertuko du, eta ondoren txosten bat emanen du, zenbat ordainduko duen zehaztuta.
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez onartuko eta ordainduko dira laguntzak.

Azkenik, eskaeran adierazitako kontu-zenbakian ordainduko da onartutako laguntza.

Gastuen itzulketa gisa eman eta ordainduko dira laguntzak, osasun arreta jaso duen pazienteak eskatuta, edo haren legezko ordezkariek eskatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuari, zerbitzu horrek propio ezarritako ereduaren bidez:

Laguntza sortzen duen gertaeraren ondoren noiznahi aurkez daitezke eskaerak, honako agiri hauekin batera:

  • Pazientea zer osasun zentrotara bideratu den, hark emandako frogagiria, non adieraziko baitira zer egunetan egon den ospitaleraturik eta/edo jaso duen arreta anbulatorioa.
  • Joan-etorriaren eta ostatuaren frogagiria, 419/2018 Foru Aginduaren 4. eta 5. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Behar denean, medikuak sinatutako frogagiria, adierazten duena osasun zentro horretatik hurbil egotea beharrezkoa dela.

419E/2018 Foru Agindua, zeinaren bidez laguntzak emateko araubide bat ezartzen baita, joan-etorrietarako, ostatu hartzeko eta mantenurako gastuetarako, osasun laguntza jasotzearren Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora bideratzen diren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko pazienteentzat.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre:

  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuaren bulegoetan, hemen:
    • Iruña: Oliveto kondea eraikina, 3. solairua, Bakearen plaza z.g.
      Telefonoak: 848 429 021 / 848 429 015
    • Tutera: Ximénez de Rada kalea 2
      Telefonoa: 948 848 203

Eskatzaileak bere nortasuna frogatu beharko du, eta eskaerarekin batera, eskabide-orria aurkeztu, behar bezala beteta.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzua

  • Iruña
    Oliveto kondea eraikina, 3. solairua, Bakearen plaza, z.g.
    Telefonoa: 848 429 021
  • Tutera
    Ximénez de Rada kalea 2
    Telefonoa: 948 848 203

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time