Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena (F50-347 eredua)

Oinarrizko informazioa

Aitorpena aurkeztera behartuta egonen dira honako hauek:

  • Pertsona fisikoak eta juridikoak, pribatuak zein publikoak, eta, nortasun juridikorik ez izan arren, jarduera enpresarial edo profesionalak garatzen dituzten erakundeak.
  • Lurraldeko erakunde publikoak, estatuko sozietateak, ganbarak eta korporazioak, lanbide elkargo eta elkarteak, gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak, alderdi politikoak, sindikatuak eta enpresa elkarteak. Gainera, kontuan hartuko dira jarduera enpresarial edo profesionalak alde batera utzita egiten dituzten erosketak.
  • Foru Komunitateko Administrazioa, haren erakunde autonomoak eta Nafarroako gainerako administrazio publikoak. Gainera, kontuan hartuko dira ematen dituzten dirulaguntzak, sorospenak edo laguntzak.
  • Sozietateak, elkarteak, lanbide elkargoak edo kobrantzak egiten dituzten bestelako entitateak, baldin eta egotzitako pertsona bakoitzari ordaindutako diru kopurua 300,51 eurotik gorakoa bada.

Tramitazioa

Epea:

Urte bakoitzeko otsailean aurkeztu beharko da, aurreko urte naturalean egindako eragiketei dagokienez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenak aurkezteko, 994 eredu laguntzailea erabiliko da.

Urte bakoitzeko otsailean aurkeztu beharko da, aurreko urte naturalean egindako eragiketei dagokienez.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time