Haur eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen aurreinskripzioa eta matrikula. 2024-2025 ikasturtea

Oinarrizko informazioa

Haur eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen familiei.

Eskolatze-prozesuetan beharrezkoa denean plazak esleitzeko ordena alfabetikoa zehaztuko duen zozketaren akta.

Aldaketak:

  • Epe berri bat ireki da, "Aurkeztutako eskabideen datuak, dokumentuak eta baremoak kontsultatu eta berrikustea" izenekoa.

Eskaera telematikoki eginez gero, aurkeztutako dokumentazioa behar bezala barematu dela egiaztatu beharko dute familiek. Ados ez egotekotan, alegazioak aurkeztu beharko dira lehen aukerako ikastetxean.

Eskaera aurrez aurre eginez gero, familia bakoitzak emandako dokumentazioa eta baremazioa berrikusi beharko ditu, aurkeztutako dokumentuekin bat datorrela eta baremazioa zuzena dela egiaztatzeko. Desadostasunik izanez gero, lehen aukerako ikastetxean edo eskaera aurkeztu den ikastetxean aurkeztu ahal izango dira alegazioak.

  • Erroldatze-agiria ez da nahitaezko dokumentua. Dagokion baremoa lortu nahi bada bakarrik aurkeztu beharko da, urteko ebazpenak ezartzen duen moduan.
  • Aukera hobetzea derrigorrezkoa izatetik borondatezkoa izatera igaroko da irailaren 1etik irailaren 20ra.

Ohiko epea:

Ikasle batek eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, ohiko onarpen-prozesutik kanpo geratuko da.

Per capita errentaren kalkulua:

Familia-unitatearen per capita errentaren lehentasunezko irizpidea egiaztatzeko, nahitaez markatu beharko da, onarpen-eskaeran, 2022ko ekitaldiko errenta-aitorpena kontsultatzeko baimen-laukia, Ogasunaren datuak lortzeko. Horrela, Hezkuntza Sailak atal honi dagokion puntuazioa eman ahal izango dio. Errenta-aitorpenak bananduta badaude, bi gurasoek edo legezko tutoreek baimendu beharko dute, eta behar bezala identifikatuta geratu beharko dute. Inola ere ez dira kontuan hartuko paperean aurkeztutako errenta-aitorpenak.

NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA

  • Onarpen eskaera, behar bezala beteta.
  • Agiri hauetako baten fotokopia: familia-liburua/jaiotza-ziurtagiria/pasaportea /NAN/AIZ.

AUKERAKO DOKUMENTAZIOA

  • Errolda-edo bizikidetasun-ziurtagiria, gutxienez adingabea eta haren gurasoetako edo legezko tutoreetako bat jasotzen dituena.
  • Desgaitasunaren ziurtagiria.
  • Gizarte Zerbitzuen txostena.
  • Lanpostuaren ziurtagiria.
  • Familia ugariaren legezko ziurtagiria.
  • Genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izanaren ziurtagiria.
  • Familia-harrerako egoeran ziurtagiria.
  • Familia guraso bakarrekoa izatearen ziurtagiria.
  • Erditze anizkoitzean jaiotako ikasleak.
  • Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen egiaztagiri ofiziala.
    • Familiak baldin badaki ikaslea EDUCAn erroldatuta dagoela eta han hezkuntza-laguntzako berariazko premia adierazita dagoela, ez du egiaztagiririk aurkeztu behar, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko baitu.
  • 25/2024 Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
  • 23/2024 Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Agindua. Foru agindu horrek garatzen du Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.
  • 60/2024 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita eta jarraibideak ezartzen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesurako, aipatu ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten 2024-2025 ikasturtean.
  • 8/2023 Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
  • 33/2021 Foru Dekretua, zeinak arauak ematen baititu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko.
  • 80/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duena.
  • 112/2013 Foru Agindua, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.
  • 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.
Harremanetan jartzeko

Eskolatze Bulegoa
Posta elektronikoa: nescolar@navarra.es
Telefonoak:

  • Familientzako arreta:
    • 848 426 617
    • 848 426 986
  • Admisitrazioa:
    • 848 423 238
    • 848 423 239
    • 848 426 983
    • 848 428 922

Argibide eta Agiri Bulegoa
Telefonoak: 848 426 616 / 848 426 516 / 848 426 400

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time