Finantza-transakzioen gaineko zerga. Autolikidazioa (604 eredua)

Oinarrizko informazioa

Finantza-transakzioen gaineko zergari buruzko 37/2022 Foru Legearen 6. artikuluak aipatzen dituen subjektu pasiboentzat, Nafarroak ordainarazi beharreko kuotei dagokionez, bat etorriz Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 40 bis artikuluan xedatutakoarekin.

Nafarroako Foru Ogasunean deklaratzea eta sartzea, hala behar bada, finantza-transakzioen gaineko zergaren kuotak, Nafarroak ordainarazi beharrekoak, likidazio-aldian lurralde bakoitzean egindako eragiketa-bolumenaren proportzioan. Proportzio hori zehazteko, kontuan hartuko da zer ehuneko egiten duen egoitza soziala lurralde erkidean edo foru lurraldean duten sozietateen akzioen eragiketen zergaren zerga-oinarriak subjektu pasiboaren guztirako zerga-oinarriarekiko.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  • Likidazio-aldia hilabete naturala da.
  • Baloreen gordailuzain zentralak edo subjektu pasiboak edo haren ordezkariak -kasuaren arabera, zeini dagokion- aurkeztu eta ordaindu behar du 604 eredua, likidazio-hilabetearen ondoko hilabetean, hilabetearen 10. egunetik 20.era bitartean.
  • 604 eredua beti aurkeztu behar da, nahiz eta ordaindu beharreko kuotarik ez izan.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Internet bidezko arreta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time