Nafarroako Foru Komunitatean 2024an euskararen presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak

Lantoki pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak

Oinarrizko informazioa

Indarreko legeriaren arabera legez eratuta dauden eta Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta dauden enpresak.

Bideratu den aurrekontua gehienez ere 156.000 eurokoa da.

Modalitateak:

  • 1. Modalitatea: euskara-plan bat egitea, Erreferentzia Marko Estandarrean oinarrituta (IV. eranskina, EME). 25.000 euro.
  • 2. Modalitatea: Aldez aurretik euskara-plan bat badago, plana gauzatzeko aurreikusitako ekintzak eta kudeaketa-gastuak diruz lagunduko dira, betiere EME erreferentziatzat hartuta. 109.000 euro.
  • 3. Modalitatea: lantokian euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko beharrezkotzat jotzen diren EMEko proposamenen artean aukeratutako ekintza puntualak eta horiek garatzeko kudeaketa-gastuak. 10.000 euro.
  • 4. Modalitatea: 12.000 euro, hauetara bideratutako inbertsioak:
    • Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea.
    • Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
    • Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.

Egiaztatzeko dokumentazioa:

  • Eskabide telematikoa bete eskatzailearen nortasunaren gaineko datuekin.
  • Eskatutako dokumentazioa eta onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak zerrendatuta dauden orriko laukiak bete.
  • (II. eranskina) Erantzunkizunpeko adierazpena
  • (III. eranskina) Prestakuntza/esperientziari buruzko adierazpena

 

Jarduerari buruzko dokumentuak:

  • 1. Modalitatea
    • IV. eranskina. EME orria eta Aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta ibilbide-orria.
    • VIII. eranskina. Euskara-plana edo euskara-plana egiteko proposamena (nahitaezkoa da VIII. eranskinean jasotako atal guztiei erantzutea).
  • 2. Modalitatea
    • Euskara-plana eta hura ezartzeko plana.
    • IV. eranskina. EME eta aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta ibilbide-orria.
  • 3. Modalitatea
    • IV. eranskina. EME eta aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta ibilbide-orria.
  • 4. Modalitatea
  • VI. Eranskina. Proiektuaren deskripzio tekniko zehatza.
  • VII. Eranskina. Aurrekontu zehatza eta pertsonal gastuak.

 

Justifikaziorako dokumentazioa:

  • Memoria (modalitate guztiak).
  • V. eranskina. Gastuen justifikazioa, dirulaguntzak eta balantzea (modalitate guztiak).
  • VI. Eranskina. Proiektuaren deskripzio tekniko zehatza (4. modalitatean).
  • VII. Eranskina. Aurrekontu zehatza eta pertsonal gastuak (4. modalitatean).

Tramitazioa

Epea: 24/05/10 - 24/06/10

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Harremanetan jartzeko Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua
Paulino Caballero kalea, 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 32 24
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time