Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze-prozesuak egiteko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeak zazpigarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, toki entitateek deitutako egonkortzeko prozeduretan parte hartu nahi duten izangaiek euskararen ezagutza egiaztatze aldera, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskara proben deialdia antolatuko du.
Era berean, ezartzen du proba horien ondorioz Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskararen jakite maila egiaztatzeko agiriak emango dituela, eta balio gehigarria izango dute, bai hizkuntza-eskakizun elebiduna duten lanpostuetarako, bai, hala badagokio, merezimendu gisa baloratzeko Nafarroako edozein toki entitateren egonkortze prozeduretan.
Testuinguru horretan, euskarako A1, A2, B1, B2 eta C1 mailako probetarako deia egiten da, maila bakoitzeko idatzizko eta ahozko proba bana egingo delarik.
Deialdiaren oinarri arautzaileen 1.5 puntua modu ezohikoan ezarri da, maila bat egiaztatzen ez duten izangaiek hurrengo beheragoko maila egiaztatzeko aukera dutela bermatzeko.
Prestatzeko materiala: