Etekin inplizituak (194 eredua)

Oinarrizko informazioa

Eredu hau aurkeztu behar dute:

  • Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga atxikitzeko edo kontura sartzeko betebeharra izanik, atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako errentaren bat ordaintzen duten entitateak, baldin eta atxikipenak edo konturako sarrerak Nafarroari badagozkio.
  • Pertsona fisikoak diren bazkideei haien ekarpenen itzulketarako eskubidea aitortzen dieten kooperatibak, bai eta pertsona fisikoak diren bazkideek ekarpenak eskualdatzen dituztenean ere.

Aukera ematen dio Nafarroako Foru Ogasunari besteren kapitalak hartu eta erabiltzearen adierazgarri diren aktibo mota oro eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozko atxikipenen eta konturako sarreren berri emateko, bai eta urteko itzulketen eta kooperatibei egindako ekarpenen berri emateko ere.

Tramitazioa

Epea:

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era bitarte aurkeztuko da, urte horren aurreko urte natural bakoitzean entitateak eskuratutako errentak eta entitateko kide bakoitzari eratxikitzen ahal zaizkionak aitortzeko.

Jarraibideak:

Eredua EDITRANen bidez aurkez daiteke.

Itzulketei eta kooperatibei egindako ekarpenei buruzko informazioa emateko, honako helbide honetara jo dezakezu:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

El modelo también se puede presentar a través de EDITRAN.

Epea:

12.000 erregistrotik gorako aitorpenetarako, 994 inprimaki osagarria erabili behar da.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time