Erosketa edo inportazio eragiketa jakin batzuengatik jasandako BEZa itzultzea

Zerga aplikatzen den lurraldean, Kanariar Uharteetan, Ceutan eta Melillan kokatutako enpresaburuek edo profesionalek jasandako BEZa itzultzeko eskaera, Erkidegoko gainerako lekuetan ondasunak edo zerbitzuak erostean edo inportatzean

Oinarrizko informazioa

Zerga aplikatzen den lurraldean, Kanariar Uharteetan, Ceutan eta Melillan kokatutako enpresaburuak edo profesionalak, baldin eta aplikatu beharreko araudian eskatutako baldintzak betetzen badituzte eta Europar Batasuneko beste estatu kide batean ondasunak edo zerbitzuak erosi edo inportatu badituzte.

Oharra: Gainerako estatu kideetan ezarritako enpresaburuek edo profesionalek, bai eta hirugarren herrialdeetakoek ere, Zerga Administrazioko Estatu Agentzian informazioa jaso beharko dute jakiteko zein prozedura bete behar duten berreskuratzeko  egindako eskurapenengatik edo inportazioengatik jasandako BEZaren kuotak.

Tramitazioa

Epea:

Itzultzeko eskaera aurkezteko epea (360 eredua) itzultzeko aldia amaitu eta hurrengo egunean hasiko da, eta dagokion kuotak jasan diren urte naturalaren ondoko irailaren 30ean amaituko da.

Jarraibideak:

  • Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren atari elektronikoan horretarako prestatutako formularioen bidez ("Tramitatu" aukeraren bidez sartzen ahal da), "Zergak/BEZa/BEZaren itzulketen kudeaketa, zerga jasaten duten lurraldean kokatuta ez dauden enpresaburu edo profesionalei" atalean.
  • Hautatu behar duzu inprimaki espezifikoa, Erkidegoko beste estatu kide batzuetan egindako eragiketengatik zerga aplikatzen den lurraldean, Kanariar Uharteetan, Ceutan eta Melillan kokatutako enpresaburuek edo profesionalek jasandako BEZa itzultzeko eskaerari dagokiona (360 eredua).

Harremanetan jartzeko
  • Organo eskuduna: ZAEA
    Informazioa aurkitzen ahalko duzu esteka honetan. Halaber, telefono-zenbaki honetara ere jo daiteke: 901 335 533 (91 554 87 70 telefonoaren bidez ere iritsi daiteke).
    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:00etara (15:00etara abuztuan).
  • Nafarroako Ogasunean kontsulta fiskalak egiteko:
    Bidali zure kontsulta
    Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time