Ediziorako laguntzak argitalpen enpresa eta profesionalentzat, 2024

Liburuak argitaratzeko laguntzak, bai ohiko euskarrian (papera) bai euskarri elektronikoan, betiere edukiak artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak badira

Oinarrizko informazioa

  • 864 EJZn (idazleak) edo 476 EJZn (liburuen argitaratzea) alta emandako profesionalak, baldin eta Nafarroan erroldatuta badaude 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen.
  • 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako argitaletxeak, egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dutenak eta beren helburu sozialaren barruan liburuak argitaratzea dutenak.

Deialdiaren zenbatekoa 125.000 eurokoa izanen da.

Liburu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa eta gehienez ere 4.000 euro liburuko.

Argitaletxe bakoitzak lau liburu aurkezten ahalko ditu gehienez ere. Liburuak 2023ko azaroaren 24tik 2024ko azaroaren 25era bitarte argitaratutakoak izan beharko dira, biak barne.

Enpresek zein profesionalek aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskabidea: I. eranskina
  • Liburu bakoitzaren datuak: II.a eranskina
  • Datu ekonomikoak: II.b eranskina
  • Proiektuaren deskripzio memoria.
  • Liburu osoa edo, gutxienez, kapitulu bat eta aurkibidea.

Argitaletxeak:

  • Entitatearen eskriturak.
  • 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitate bat dela frogatzen duen agiria.
  • Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen agiria.
  • Aurreko bi urteetan (2022-2023) argitaratutako eta berrargitaratutako liburuen zerrenda. Zerrendan jaso beharko dira izenburua, egilea, ISBNa eta lege gordailua.

Profesionalak:

  • 864 edo 476 EJZn alta emanda dagoela frogatzen duen agiria.
  • Nafarroan 2023ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria.
  • 864 EJZren kasuan: argitaratutako eta berrargitaratutako liburuen zerrenda. Zerrendan jaso beharko dira izenburua, egilea, ISBNa eta lege gordailua.
  • 476 EJZren kasuan: aurreko bi urteetan (2022-2023) argitaratutako eta berrargitaratutako liburuen zerrenda. Zerrendan jaso beharko dira izenburua, egilea, ISBNa eta lege gordailua.

Laguntza eman eta hurrengo hilabetean:

  • Gardentasunari buruzko adierazpena.
  • Kultur mezenasgoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskina).

Tramitazioa

Epea: 24/05/27 - 24/11/25

Jarraibideak:

Enpresa edo profesional onuradunek honako egiaztagiri hauek aurkeztu beharko dituzte erregistro telematikoaren bidez ("Justifikatu" botoia):

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/05/07 - 24/06/07

Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean, pertsona juridiko diren onuradunek adierazpen bat aurkeztu beharko dute dirulaguntzen onuradunen gardentasun-betebeharrari buruz.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/05/07 - 24/06/07

Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean, III. eranskina aurkeztu beharko da (kultur mezenasgoari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

96E/2024 Ebazpena, laguntzen deialdia ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atala
Arduraduna: Mª Camino Barcenilla Tirapu

Goi mailako teknikaria: Jesús Arana Palacios
Telefonoa: 848 42 71 84
Posta elektronikoa: ipvpubli@navarra.es

Argitalpenak (Vianako Printzea erakundea)
Arduraduna: Sagrario Esnoz Vidaurre

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda a la edición para empresas editoriales y profesionales

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time