Dirulaguntzak, 30 urtetik beherako gazte langabeen kontratazioa sustatzeko, praktikak egin ditzaten

Oinarrizko informazioa

30 urtetik beherako gazte langabeen praktikaldiko kontratazioa sustatzeko entitateak. Honako hauek izaten ahal dira dirulaguntzaren onuradun:

  • Enpresak
  • Langile autonomoak
  • Irabazi-asmorik gabeko entitateak

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak praktikaldiko kontratuak dira (kontsultatu Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren onuradun izateko baldintzak).

Diruz lagungarriak izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Enpresak:
    • Helbide soziala eta fiskala Nafarroako Foru Komunitatean izatea, edo lantoki bat izatea Nafarroan.
    • Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.
    • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean ere.
  • Kontratatutako langileak:
    • Langabezian egotea eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribaturik.
    • Gazteen Bermearen Erregistro Nazionalean inskribaturik egotea.
    • 30 urtetik beherakoak izatea, salbu eta aplikatu beharreko araudiak beheragoko adin muga bat ezartzen badu.
    • Honako titulu hauetako bat izatea:
      • Unibertsitateko titulua
      • Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloak (LH II) edo erdi mailako heziketa zikloak (LH I), eta horien baliokide izanen dira teknikari espezialisten titulua (LH II) eta laguntzaile teknikariaren titulua (LH I).
      • Profesionaltasun ziurtagiria

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa lanaldi osoan kontratatzen den pertsonaren titulu akademikoaren araberakoa izanen da:

  • Unibertsitateko titulua: 5.100 euro
  • Goi mailako heziketa zikloak (LH II): 4.350 euro
  • Erdi mailako heziketa zikloak (LH I) eta profesionaltasun ziurtagiriak: 3.600 euro  

Deialdiaren oinarri osoak.

Dirulaguntzaren eskabidea Internet bidez egin behar da, eta agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Kontratatutako pertsona Gazte Bermearen Erregistro Nazionalean inskribaturik dagoela justifikatzen duen agiria.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen agiria.
  • Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (I. eranskina).
  • Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen adierazpena edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen espresa. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eskatu dituela, edo horren gainean sortzen ahal diren egoera berriak jakinarazi beharko ditu. Orobat, de minimis araubidearen barnean dauden adieraziko da (II. eranskina)
  • Europar Batasuneko betebeharrak ezagutzen dituelako aitorpena (III. eranskina)
  • Bidezko bada, desgaitasunak dituen pertsona dela frogatzea, 15.2 b) oinarrian xedatu bezala.
  • Lan-kontratuaren fotokopia, zeinetan agertuko baitira urteko ordainsari gordina, 10.3. oinarrian aipatzen den publizitatea eta prestakuntza plana.
  • Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (IV. eranskina).
  • Gardentasun betebeharra baduzu, bete eta igorri honako eranskin hauek:
    Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena.
    Karguen ordainsariei buruzko adierazpena.
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada,zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.
  • NL-NEZek eskatzen ahal duen dokumentazio oro.

AIZa duten pertsonen kasuan, nahitaezkoa da euskarriaren zenbakia adieraztea (jarraibideak).

"De minimis" araubidea:

  • Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak emandako 2023/2831 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da. Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zergaldiko edozein alditan emandako de minimis laguntza guztien batura ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan. Enpresa bakarraren definizioa aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago.
  • Horretarako, enpresek kasuan kasuko zerga-ekitaldian eta aurreko bi urteak hartutako bestelako de minimis laguntzak aitortuko dituzte.

Tramitazioa

Epea: 24/03/15 - 24/11/30

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, kontratu harremana hasi eta biharamunetik hasita, baldin eta dagokion gastuaren baimena argitaratu bada. Bestela, epea hilabetekoa izanen da, baimena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urte bakoitzeko azaroaren 1etik aurrera egindako kontratazioei dagozkien eskaerak hilabeteko epean aurkeztuko dira, gastuaren baimena NAOn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 2. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time