Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak 2022-2023

2022-2023 ikasturtean ikasketa horiek Nafarroan bukatu dituzten ikasleendako, espediente onenak dituztenendako

Oinarrizko informazioa

Honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleendako:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) osoa Espainiako ikastetxeetan egin izana, dela araubide presentzialean, dela urrutiko araubidean, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren esparruan ezarritako aukeretako edozeinetan.
  • Ikasketa horiek 2022-2023 ikasturtean bukatu izana Nafarroako ikastetxe batean, etapako irakasgai guztiak gaindituta izanik amaierako ebaluazio arruntean.
  • DBHko lau ikasmailak osotara hartuta, 8,75eko edo gehiagoko batez besteko nota izatea. Batez besteko nota ateratzeko, DBHko lau ikasmailetako irakasgai guztietako kalifikazioak hartuko dira aintzat, eta batezbesteko hori hurbilen dagoen ehunenean biribilduko da, eta goitik eta behetik distantzia berberera baldin badago, goiko ehunenean biribilduko da. Kalkulu horretan, ez dira kontuan hartuko "gai", "salbuetsia" edo "baliozkotua" adierazten duten kalifikazioak.
  • DBHko azken ikasmailan, “bikain” lortu izana probaren xede diren irakasgaien azken kalifikazioan: Gaztelania eta Literatura, edo Euskal Hizkuntza eta Literatura D ereduan, Atzerriko Lehen Hizkuntza eta Matematika.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia eskuratzen duten ikasleek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofiziala jasoko dute eta horren berri emanen da ikasketa espediente pertsonalean.

Sari berezi bakoitzak 250 euro diru-zuzkidura izanen du.

Ikasleek NANarekin edo egoiliarraren identifikazio-txartelarekin batera aurkeztu beharko dute eskabidea, 2023ko irailaren 8ko 14:00ak baino lehen, DBHko 4. maila egin duen Bigarren Hezkuntzako ikastetxean.

Bigarren Hezkuntzako institutuetako idazkariek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura bidaliko dituzte beren eskuetan dituzten inskripzioak eta ziurtagiri akademikoak, bide telematikoz, orri honetako izapideak egiteko botoiaren bidez, 2023ko irailaren 15eko 14:00ak baino lehen.

296/2023 Ebazpena, 2022-2023 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezietarako deialdia egiten duena.

Harremanetan jartzeko

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua
San Domingo kalea, 8
31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 542
Helbide elektronikoa: sie/hiz@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time