Ogasuneko borondatezko ordezkaritzaren errolda

Ordezkaritza orokorra ematen du zerga-izapideak Nafarroako Foru Ogasunaren eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean egiteko

Oinarrizko informazioa

Ordezkari bidez jardun nahi duten zergapekoak.

Bai ordezkariak bai ordezkatuak eskatu ahalko dute erroldan alta ematea, eta besteak onartu beharko du.

Errolda honen helburua da Nafarroako Foru Ogasunaren eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean hirugarren pertsonen edo entitateen izenean egiten diren jarduketetan (presentzialak, telefonikoak edo elektronikoak) ordezkaritza egiaztatzea.

Hala ere, elektronikoki egiten diren tramiteetan, horretarako prestatuta dauden tramiteetan baino ezin izanen da ordezkaritzan jardun. Kontsultatu hemen gaiutako izapideak.

Ez da nahasi behar jakinarazpen elektronikorako ordezkaritzarekin, ezta lankidetza sozialaren esparruan egindako ordezkaritzarekin ere. Hauek errolda honen kanpoan geratzen dira.

Inskripzioak ondorioak izanen ditu, erroldan bai eskabidea, bai ordezkatutako pertsonaren edo erakundearen eta ordezkariaren onarpena agertzen diren unetik.

Ordezkaritzaren gehieneko iraupena 5 urtekoa izanen da, eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita.

83/2022 Foru Agindua, borondatezko ordezkaritzaren errolda arautzen duena Nafarroako Foru Ogasunaren eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren eremuan.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Izapide horren bidez honako hauek egin daitezke:

  • Ordezkaritza eskatzea: ordezkatua izan nahi duenak zein erabiltzaile bat ordezkatzeko ordezkari gisa bere burua eskaintzen duenak eska dezake.
  • Eskaera onartu edo ukatzea: ordezkaritza nork eskatu duen, beste alderdiak eskaera hori onartu edo ukatu dezake.
    • Onartzeko gehieneko epea hilabetekoa izanen da, erroldan inskribatzeko eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita.
    • Era berean, ordezkaritzaren eskaera iraungitzat joko da indarraldiaren amaiera-data hilabete hori baino lehen amaitzen bada eta horretan esku hartu ez bada.
  • Egindako eskaera ezeztatzea: ordezkaritza eskatu duenak eskaera ezezta dezake beste alderdiak eskaera hori onartu baino lehenago.
  • Ordezkaritza baliogabetzea: parte hartzen duten bi alderdietako edozeinek egiten ahalko du, edozein unetan.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurkezpen telematikoa egitera behartuta ez dauden pertsonek aurrez aurre ere egin ditzakete izapideak.

Ordezkariak edo ordezkatuak izatea eskatu, ezeztatu, onartu, errefusatu eta/edo atzera bota nahi badute, Nafarroako Foru Ogasuneko bulegoetako edozeinetara joan daitezke, aurretik hitzordua eskatuta.

18 urtetik beheitikoen kasuan, tramitea adingabearen legezko ordezkariak egiten ahalko du. Legezko ordezkariak NANak eta legezko ordezkaritzaren frogagiria aurkeztuko ditu (familia-liburua izan daiteke gurasoen eta seme-alaben arteko harremana izanez gero).

Pertsona baten gainean ordezkaritzako kuradoretza bat eratu bada, kuradore izendatuak egin ahal izanen du tramitea, eta, gainera, horretarako behar den ebazpen judiziala aurkeztu beharko du.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.