Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga (ingurumenaren zerga: 587 eredua)

Likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak ezartzen dira

Oinarrizko informazioa

587 eredua aurkeztera behartuta daude honakoak:

  • Berotegi-efektuko gas fluordunen fabrikatzaileak, inportatzaileak eta eskuratzaileak, Batasunaren barrenekoak, eta zerga honen peko salmentak edo entregak edo autokontsumoko operazioak egiten dituzten enpresaburu birsaltzaileak.
  • Enpresaburuak, baldin eta berotegi-efektuko gas fluordunak baliatzen badituzte salbuesteko eskubidea sortzen duten erabileretarako ez baizik beste batzuetarako.
  • 11/2015 Foru Legea, martxoaren 18koa, arautzen dituena energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga (2. artikulua). 
  • 712/2022 Errege Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten den Berotegi Efektuko Gas Fluoratuen gaineko Zergaren Erregelamendua. 
  • 12/2015 Foru Agindua, 587 eredua, "Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa", onesten duena (2022ko abuztuaren 31ra arte).
  • 110/2022 Foru Agindua, urriaren 18koa, zeinaren bidez onesten baitira "Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa" izeneko 587 eredua eta "Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Itzulketa eskaera" izeneko A23 eredua, eta arautzen baitira lurralde-erregistroko inskripzioa eta izakinen kontabilitatea eramatea. 

Tramitazioa

Epea:

  • Urte naturaleko lehenbiziko hiruhilekoari dagokion autolikidazioa: apirilaren 1etik 20ra.
  • Urte naturaleko bigarren hiruhilekoari dagokion autolikidazioa: uztailaren 1etik 20ra.
  • Urte naturaleko hirugarren hiruhilekoari dagokion autolikidazioa: urriaren 1etik 20ra.
  • Urte naturaleko hirugarren hiruhilekoari dagokion autolikidazioa: urtarrilaren 1etik 20ra.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time