Baimen-eskabidea, fabrikazio-zerga berezien xede diren produktuak noizbehinka bidaltzeko edo jasotzeko (504 eredua)

Oinarrizko informazioa

  • Fabrikazio-zerga berezien xede diren produktuen noizbehinkako hartzaileak, baldin produktu horiek Europar Batasuneko beste estatu batzuetatik badatoz eta horiek jasotzeko lekua Nafarroako Foru Komunitatean badago, kasu hauetan: etendura-araubidea aplikatzen denean, bidalketa bermatuetan eta urrutiko salmentetan.
  • Fabrikazio-zerga berezien xede diren produktuen noizbehinkako bidaltzaileak, bidalketa bermatuen araubidea aplikatzen denean, baldin produktu horiek Nafarroako Foru Komunitatetik bidaltzen badira Europar Batasuneko beste estatu batera.

ARGIBIDE OHARRA: eredua betetzeko, zuzenean deskargatu beharko duzu zure ordenagailuan; ondoren, agiria ireki, eremu editagarriak bete eta gorde fitxategia PDF formatuan (ez irudi formatuan). Ez da beharrezkoa dokumentua sinatzea. Jarraian, “TRAMITAZIOA” atalean, “TRAMITATU” botoia sakatu eta agiria erantsi 3. urratsean (“Dokumentazioa erantsi”).

Tramitazioa

Epea:

Produktua bidaltzeko edo jasotzeko eragiketa hasi baino lehen.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time