Animaliekin esperimentatzeko proiektuak baimentzea

Animaliekin proiektu esperimentalak egiteko proiektuak baimentzeko prozedura

Oinarrizko informazioa

Erabiltzailea (prozeduretan animaliak erabiltzen dituen pertsona oro) edo proiektuaren arduraduna​​​.

Animaliekin esperimentatzeko prozedurak baimendutako zentro erabiltzaileetan soilik eginen dira, salbu eta organo eskudunak baimena ematen badu. Ordezkapen, murrizketa eta fintze printzipioei jarraituko diete, eta araudian ezarritakoa beteko dute. Proiektuek Zentroko Batzorde Etikoaren aldeko txostena izan beharko dute aldez aurretik, eta gaitutako organo batek ebaluatu beharko ditu.

Prozeduraren urratsak:

  • Dokumentazioa jasotzea.
  • Eskatutako baldintzak betetzen diren aztertzea eta egiaztatzea.
  • Atalaren txostena.
  • Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendariak ebazpena ematea.
  • Ebazpena.

Dokumentazio osoa jaso ondoren, berrogei egun baliodunekoa da ebazteko eta jakinarazteko epea.

  • Eskaera
  • Batzorde Etikoaren txostena
  • Proiektua ebaluatzeko eskaeraren kopia, eta, bederen, proiektuari buruzko gutxieneko informazioa
  • Laburpen ez-teknikoa, II. eta III. motako proiektuen kasuan

53/2013 Errege Dekretua, saiakuntzak egiteko eta zientziazko beste helburu batzuetarako (irakaskuntza barne) erabiltzen diren animaliak babesteko oinarrizko arauak ezartzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Lagun Egiteko eta Esperimentatzeko Animalien Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 413
Posta elektronikoa: animales.compania@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Autorización de proyectos de experimentación animal

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time