Dirulaguntzak desgaitasuna duten pertsonek enplegu lagundua izan dezaten lan merkatu arruntean

Lan prestatzaileen kostua finantzatzen da, laguntza ematen baitiete desgaitasun bat izanik lan merkatu arrunteko enpresetan kontratatu direnei

Oinarrizko informazioa

Desgaitasuna duten pertsonentzat enplegu lagunduen proiektuak sustatzen dituzten entitateak:

  • Elkarteak.
  • Fundazioak.
  • Irabazi asmorik gabeko entitateak.
  • Enplegu-zentro bereziak.
  • Lan merkatu arrunteko enpresak.

Enplegu lagunduan, banakako orientazio eta laguntza ekintzak egiten dituzte lan prestatzaile espezializatuek bakoitzaren lanpostuan, helburua baita desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasunak dituztenak gizarteratzea eta laneratzea lan merkatu arrunteko enpresetan, antzeko lanpostuetan aritzen diren gainerako langileen baldintza berdintsuetan.
Enplegu lagundua banakako prozesua da, pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dena.

Nola funtzionatzen du?

1. Enpresen prospekzioa.

  • Harremanetan jartzen da enplegu lagunduaren programan interesa duten enpresekin eta/edo metodologia hori aplikatzeko modua dutenekin.
  • Informazioa ematen zaio enpresari honi buruz: kontratu motak, Gizarte Segurantzaren hobariak, Minusbaliatua gizarteratzeari buruzko legea betetzea eta abar.
  • Desgaitasuna duen pertsona batek har litzakeen lanpostuen inbentarioa.
  • Lanpostuaren azterketa: eginkizunak eta atazak, metodoak, eskura dauden eta/edo behar diren baliabideak, lanaren testuingurua, lanpostuaren zailtasunak eta eskakizunak.
  • Lan prestatzaileak eta enpresaburuak aztertzea lanpostuan egin daitezkeen atazak, ikusteko zer zailtasun duten edo nola egokitu daitezkeen.
  • Desgaitasuna duen pertsonak izanen dituen lan baldintzak eta kontratua aztertzea.

2. Lanpostuaren esleipena.

Enplegu lagunduaren programak egiten dituzten entitateek langilegaia hautatzen dute aldez aurretik, kontuan izanik lanpostuaren ezaugarriak eta baldintzak eta atazen zailtasuna baloratuta, langilegai onena egokitzeko lanpostuari.

3. Prestakuntza in situ.

Lan prestatzaileak lagun egiten dio desgaitasuna duen pertsonari behar den bezainbeste, hura gai izan arte lanpostuaren berezko eginkizunak behar bezain ongi egiteko.

4. Jarraipena eta aldizkako ebaluazioa.

Gizarteratzeaz arduratzen diren profesionalek aldizka berrikusiko dute nola moldatzen den langilea lanpostuan, lanpostuaren kalitateri eusteko eta hobetzeko.

Enplegu lagunduak kosturik ekartzen dio enpresari?

Programa honek ez dio inolako kosturik ekartzen enpresari. Enplegu lagunduaren programak egiten dituzten entitateek beren gain hartzen dituzte kostuak.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

  • 2022ko emaitzak: eskaerarik ez
  • 2021eko emaitzak: eskaerarik ez
  • 2020ko emaitzak: eskaerarik ez
  • 2019ko emaitzak: eskaerarik ez
  • 2018ko emaitzak (gaztelaniaz)
  • 2017ko emaitzak (gaztelaniaz)
Harremanetan jartzeko

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Atala
Posta elektronikoko helbidea: empleoydiscapacidad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time