Lizitatzaileen Nafarroako Foru Komunitateko borondatezko Erregistroa

Oinarrizko informazioa

Erregistro honetan inskriba daitezke Nafarroako administrazio publikoek eta Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeari lotutako gainerako erakundeek deitutako lizitazioetan parte hartzeko interesa daukaten merkataritza-sozietateek, kooperatibek eta lan-sozietateek.

1. Erregistroan inskribatu nahi duten lizitatzaileek aurkeztu behar dituzte beren gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak, entitatearen izenean eta haren ordezkari diharduten pertsona fisikoen ordezkaritza egiaztatzen duten notario-ahalordeak, pertsona fisiko horien NAN agiriak edo arauz agiri horren baliokideak diren agiriak eta enpresaren Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (IFZ) ziurtagiria, eskatzen zaien eta nahitaezkoa izan daitekeen gainerako dokumentazioarekin batera.

2. Merkataritza-sozietateen eta lan-sozietateen kasuan, sozietatea eratzeko eta aldatzeko eskrituren jatorrizko aleak, sozietatearen xedea jasotzen duen eskriturarena eta administratzailea izendatzen duen jatorrizko eskritura aurkeztu beharko dira, horiek guztiak Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta. Merkataritza-sozietateak nahi badu administratzaileak ez diren beste pertsona batzuek jardutea sozietatearen ordezkari, jatorrizko eskritura edo notarioaren kopia baimendua aurkeztu beharko du -Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatua-, emandako ordezkaritza-ahalordeak jasotzen dituena.

3. Kooperatibek dagokion Erregistroan inskribatuta egotea egiaztatzen duen jatorrizko agiria aurkeztu behar dute.

 

Prozeduraren urratsak:

Ondare Zerbitzuarekin hitzordua, dagokion dokumentazioa aurkezteko.

174/2004 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroa arautzen duena.

Tramitazioa

Harremanetan jartzeko

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzua
Yanguas y Miranda 27, 1. solairua
31003 Iruña
Telefonoa: 848 422 971
Helbidea elektronikoa: rln@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.