Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeek sustatutako nazioarteko truke-proiektuen egiaztapena

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa-esparruko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleei zuzendua dago, zehazki, ikastetxeek beren kabuz sustatzen dituzten truke-proiektuetan koordinatzaile edo parte-hartzaile gisa diharduten irakasleei.

  • Truke-proiektua Europako beste ikastetxe batekin gauzatu behar da, honako hizkuntza hauetako batean: alemana, frantsesa edo ingelesa.
  • Trukeak egonaldia eta bizikidetzako esperientzia izan beharko ditu atzerriko ikastetxe bateko ikasleekin, eta gutxienez ere 7 eguneko iraupena izanen du (joan-etorriko egunak barne).
  • Proiektuak honakook jaso ditu: landuko diren jarduketa ildoak, hurrengo ikasturteetarako hobetu beharreko alderdi bat hobetzeko aldaketen plangintza, eta proiektua beste ikastetxe batzuetara zabaltzeko aukera.
  • Nafarroako ikastetxe bat baino gehiagok parte hartu ahal izanen dute trukean, baina bat soilik izanen da ikastetxe koordinatzailea.
  • Trukeak ikastetxeko eskola kontseiluaren onespena beharko du.
  • Irakasle bakoitzari egiaztapen bat luzatuko zaio ikasturte bakoitzeko, ikastetxe bakoitzean gehienez ere bi ikasturte aintzat harturik.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua egiaztapena luzatuko dio hala eskatu eta goian aipatutako baldintzak betetzen dituen irakasleari. Egiaztapena ordutan eta prestakuntza/berrikuntza kreditutan adieraziko da, honako era honetan:

Eginkizuna Egonaldia Egiaztapena
Truke proiektuaren koordinatzailea (pertsona 1 soilik, gehienez ere bi ikasturte ikastetxe berean) Gutxienez ere 7 egun Europako ikastetxean Berrikuntzako 50 ordu (5 kreditu) ikasturte bakoitzeko
Trukeko parte-hartzailea (pertsona 1 soilik, gehienez ere 2 ikasturte ikastetxe berean) Gutxienez ere 7 egun Europako ikastetxean Berrikuntzako 35 ordu (3,5 kreditu) ikasturte bakoitzeko
Proiektuaren kudeaketako laguntzailea Ez da bidaian joaten Berrikuntzako 12 ordu (1 kreditu) ikasturte bakoitzeko
  • Truke-proiektua zein ikastetxerekin egin zen hango zuzendariaren egiaztapena, honakook adierazten dituena:
    • Truke-proiektuko koordinatzailearen/parte-hartzailearen izen-abizenak eta NAN.
    • Trukea zer ikasturtetan egin zen.
    • Atzerriko ikastetxearen izena.
    • Proiektua ikastetxearen urteko programazio orokorrean jasota dagoela frogatzeko agiria.
    • Ikastetxeko eskola kontseiluaren onespena.
  • Proiektuaren txostena, 2. eranskinaren arabera betea eta truke-proiektuaren koordinatzaileak sinatua.

Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak erantsitako agiri guztiak gainbegiratuko ditu. Gainera, Hezkuntza Departamentuak edozein momentutan eskatu ahal izanen dio ikastetxeari jatorrizko edozein agiri aurkezteko, fakturak edo trukea egin izana frogatzeko beste zeinahi agiri barne.

Oinarri arautzaileak (1. eranskina).

Tramitazioa

Epea:

Epea irekita dago urte osoan. Egiaztapenak ikasturte bakoitzeko maiatzean eta ekainean luzatuko dira.

Harremanetan jartzeko

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua
Telefonoa: 848 42 69 75
Posta elektronikoa: eechenie@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.