Kapital higigarrien errenten atxikipena (193)

Oinarrizko informazioa

  • PFEZ, Sozietateen gaineko Zerga edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak) atxikitzera edo kontura sartzera behartuta dauden pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako erakundeak, Herri Administrazioak barne, atxiki edo kontura sartu beharreko errentak kitatzen dituztenean, baldin eta, Estatuarekin izenpetutako Hitzarmen Ekonomikoaren arabera, atxikipenak edo konturako sarrerak Nafarroako Foru Komunitateari badagozkio.
  • Gainera, baita helbidea, egoitza edo ordezkaritza Espainian duten erakundeak ere, baldin eta besteren kontura ordaintzen badituzte atxikipena edo konturako sarrera egin beharreko errentak, edo baloreen errenten kobrantza kudeatzen badute edo haien gordailuzainak badira.

Eredu honetan sartzen dira ondorengo errentak:

  • PFEZ zergaduntzat jotzen diren hartzaileei dagozkien kapital higigarriaren errendimenduak, salbuetsitako errendimenduak barne, ondorengo salbuespenekin.
    • Finantza-erakunde orotako kontuetatik eratorritakoak, 196 ereduan aitortu beharrekoak.
    • Aktibo finantzarioen eskualdaketan, ordainketan edo amortizazioan eskuratutakoak, 194 ereduan aitortu beharrekoak.
    • Kapitalizazio eragiketetatik eta bizitza edo elbarritasun aseguru kontratuetatik eratorritakoak, 188 ereduan aitortu beharrekoak.
  • Sozietateen Zergaren subjektu pasiboei dagozkien errentak eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen establezimendu iraunkorren bitartez lortutakoak, aurreko atalean eta ondoren ezarritako salbuespenekin:
    • Hiri ondasun higiezinen errentan edo azpi-errentan ematearen ondoriozkoak, 180 ereduan aitortu beharrekoak.
    • Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitalaren edo ondarearen akzioak edo partaidetzak eskualdatzetik edo ordaintzetik eratorritakoak, 187 ereduan aitortu beharrekoak.

Tramitazioa

Epea:

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu behar da, aurreko urte naturalari dagozkion atxikitako kopuruei eta egindako konturako sarrerei dagokionez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenak aurkezteko, 994 eredu laguntzailea erabiliko da ("Tramitatu" botoia).

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu behar da, aurreko urte naturalari dagozkion atxikitako kopuruei eta egindako konturako sarrerei dagokionez.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time