Deklaratu gabeko enplegu baten gaineko salaketa edo jakinarazpena

Aukera ematen du salaketa jartzeko; ondotik, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak aztertu eta baloratuko du salaketa

Oinarrizko informazioa

Herritarrei, oro har.

  • Jakinarazpena salatzailea identifikatuz egin daiteke, edo anonimoa izan.

  • Jasota dago Nafarroan ezkutuko ekonomiaren eta deklaratu gabeko enpleguaren aurka borrokatzeko Planerako erakundeen arteko akordioan.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Nafarroan ezkutuko ekonomiaren eta deklaratu gabeko enpleguaren aurka borrokatzeko Planerako erakundeen arteko akordioa.

Tramitazioa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Salaketa formala egin daiteke (PDFa/word dokumentua) (identifikazioa eskatzen du), hemen:

  • Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Probintziala (LGSI)
    Pablo Sarasate pasealekua, 1
    31002 Iruña
    Telefonoa: 948 261 750

  • Zuk zeuk bete dezakezu fitxa anonimoa, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren iruzurraren aurkako postontzian. Nahi izanez gero, Lan Zerbitzura deitzen ahal duzu (telefonoa: 848 427 903), 8:30etik 14:30era; bertan, operadore batek beteko du fitxa anonimoa iruzurraren aurkako postontzian. Operadoreak datu hauek eskatuko dizkizu:
    • Zuri eragiten badizu, langile zarelako, edo egoera salagarri baten berri duen hirugarren bat bazara
    • Enpresaren izena edo sozietate-izena
    • Helbidea
    • Udalerria
    • Jarduera ekonomikoa
    • Gertaeren azalpena

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoa: 848 427 903
Posta elektronikoa: servicio.trabajo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time