Europar Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtua (349 eredua)

Aitorpen laburtuan jasoko dira hornitzaileen eta erosleen identifikazio datuak eta, hala denean, aitortutako Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko zerga-oinarria

Oinarrizko informazioa

Balio erantsiaren gaineko zergaren subjektu pasiboak, Europar Batasunaren barneko aitorpena aurkeztea dakarten eragiketak gauzatzen dituztenak, balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamenduaren 68. artikuluan ezarritakoarekin bat (86/1993 Foru Dekretua, martxoaren 8koa). 

Tramitazioa

Epea:

  • Aitorpen laburtua aurkezteko epeak, oro har, hilabete natural bakoitzean egindako eragiketak hartuko ditu bere baitan, eta aurkeztuko da dagokion hilabetearen ondorengo hilabeteko lehenbiziko hogei egun naturaleko epearen barrenean. Salbuespen gisa, ekaineko, uztaileko eta abenduko aitorpenak abuztuaren 5era, irailaren 20ra eta urtarrilaren 31ra arte aurkezten ahalko dira, hurrenez hurren.
  • Dena dela, jarraian aipatzen diren kasuetan hiru hilabetean behin edo bi hilabetean behin aurkeztuko da: 
    • Hiru hilabetean behin: noiz eta, ez erreferentziazko hiruhileko horretan, ezta horren aurreko lau hiruhileko naturaletako bakoitzean ere, aitorpen laburtuan jarri beharreko ondasun- eta zerbitzu-emateen zenbatekoa, guztira, 50.000 eurotik gorakoa ez denean. 

Kasu honetan, dagokion hiruhileko aldiaren hurrengo hilabete naturaleko lehenengo hogei eguneko epean aurkeztu beharko da aitorpen laburtua. Alabaina, bigarren eta laugarren hiruhilekoetako aitorpenak abuztuaren 5era eta urtarrilaren 31ra arte aurkezten ahalko dira, hurrenez hurren

Baina, nahiz eta aurreko lau hiruhileko naturaletan zifra hori gainditu ez den, erreferentziako hiruhilekoko lehenengo hilabetean gainditzen bada, hileko aitorpena aurkeztu beharko da hilabete horretarako eta hurrengoetarako.

  • Bi hilabetean behin: Hiruhileko batentzako 50.000 euroko kopuru hori hiruhileko natural baten bigarren hilabetearen bukaeran gainditzen bada, bi hilez behingo aitorpena aurkeztuko da, bi hilabete horiei dagokiena, eta handik aurrera hileko aitorpena aurkeztuko da berriz.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenak aurkezteko, 994 eredu laguntzailea erabiliko da. 

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Internet bidezko arreta
Telefono bidezko arreta: 948 505 152

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time