Zerga berezien kontabilitate liburuak SILICIEren bidez eramatean borondatezko altak eta bajak jakinaraztea

Oinarrizko informazioa

Zerga bereziak arautzen dituen araudiak eragindako establezimenduen titularrak, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bitartez kontabilitatea eramatera behartuta ez daudenak.​​​​​​​

Eskatzaileek Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez bidali beharko dute Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalera zuzendutako eskabide bat, honako agiri hauekin batera:

SILICIE sisteman borondatez izena emateko eskaera​​​​​​​

Tramitazioa

Epea:

Aukera gauzatu beharko da eragina izan behar duen urte naturala hasi aurreko azaroan edo jarduerari hasiera emateko adierazpenarekin batera.

Kontabilitateko liburuak eramateko sistema hau aukeratzen dutenek mantendu beharko dute aukera horretaz baliatzeko duten urte natural osoan, gutxienez.

Behin gauzatuta, luzatutzat joko da, uko egin ezean.

Uko egiteko, jakinarazpena bidali beharko zaio bulego kudeatzaileari, eta jakinarazpena dagokion urte naturala hasi aurreko azaroan aurkeztu beharko da.​​​​​​​

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Internet bidezko arreta:https://www.navarra.es/eu/ogasuna/lagunduko-dizugu
Telefono bidezko arreta: 948 505 152

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time