Batasunaren barruan animaliak trukatzeko ziurtagiria (TRACES)

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean aritzen diren abeltzainentzat eta haien ordezkarientzat.

Batasunaren barruko trukerako TRACES ziurtagiria lortzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  • Eskabidea, mugimenduaren xehetasunak adierazita (kontsultatu albaitariarekin osasun betekizunak), gutxienez 24 ordu lehenago.
  • Horretaz gain, aurreikusitako bidaia 8 ordutik gorakoa bada (bidaia luzetzat jotzen da), bidaia-planaren I. atala ere aurkeztu beharko duzu (kontsultatu garraiolariari).
  • 599/2004/EE Erregelamendua, animalien eta animalia jatorriko produktuen Batasunaren barruko trukeetarako ikuskapen aktaren eta ziurtagiriaren eredu normalizatua onartzeari buruzkoa.
  • 1/2005/EE Erregelamendua, animaliak garraioan eta horrekin lotutako eragiketetan babesteari buruzkoa.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Lortzen ahal da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren barruti bulegoetan.

Faxez ere eskatu ahal da.

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Elikagaien Segurtasunerako eta Abere Bulegoetarako Atala
González Tablas kalea 9, 2. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 423 931
Faxa: 848 423 932 / 848 426 648

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time