Aukerak, ukoak eta errebokazioak. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Errolda bereziak (F65 eredua)

Negozio-zifraren zenbateko garbia 1.000.000 eurotik beherakoa izateagatik JEZaren salbuespena aplikatzeari buruzko oharra.

Oinarrizko informazioa

Honakoak egiteko aukera ematen du:

  • Balio Erantsiaren gaineko Zergarekin eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekin lotutako aukerak, uko egiteak eta ezeztatzeak gauzatzea eta erregimen berezietatik irteteko erabakien berri ematea.
  • Batasunaren barruko operadoreen Erregistroan eta Hileko Itzulketen Erregistroan alta edo baja eskaera egitea.
  • Negozio-zifraren zenbateko garbia jakinaraztea, 16/2022 Foru Aginduan adierazitakoaren arabera.
  • Nafarroako Zerga Ogasunari, zerga araudian aurreikusitako jakinarazpen anitzak egitea.

427/2013 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa (NAO, 7. alea, 2014ko urtarrilaren 13koa).

Tramitazioa

Jarraibideak:

Negozio zifraren zenbateko garbia 1.000.000 eurotik beherakoa izateagatik JEZaren salbuespenaz baliatu nahi dutenek, 15. laukian, salbuetsitako urtea adierazi behar dute, eta 16, 17, 18, 19, 20 edo 33 laukietan (horietako bat, zergadun motaren arabera), 2. urteko negozio-zifraren zenbateko garbia (NZZG).

Hala, otsailaren 14ra arte 2022ko NZZG jakinaraziko da, 2024ko JEZean salbuetsita egon ahal izateko:

  • 15 laukia = 2024
  • 16, 17, 18, 19, 20 edo 33 laukia k= 2022ko NZZG

Informazio gehiagorako, ohar hau kontsultatu.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time