Atzerrian kokatuta dauden ondasunei eta eskubideei buruz informatzeko aitorpena (720 eredua)

Oinarrizko informazioa

Pertsona fisiko zein juridikoak, pertsona edo entitate ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrak eta Zergei buruzko Foru Lege Orokorraren 25. artikuluko entitateak, honako irizpideekin:

  • Enpresa jarduerak eta jarduera profesionalak garatzen dituzten zergapekoen kasuan: jarduera horiek ikuskatzeko eskumena Nafarroari dagokionean
  • Enpresa jarduerarik eta jarduera profesionalik garatzen ez duten zergapekoen kasuan, helbide fiskala Nafarroan daukatenean

Nafarroako Zerga Ogasunaren aurrean (NZO) atzerrian kokatutako ondasunei eta eskubideei buruzko ondorengo informazioa aitortzea:

  • Atzerrian kokatutako kontuei buruzko informazioa. Kasu horretan, kontu horietan ordezkariak, baimendunak, onuradunak edo kontuon gaineko xedapen-ahalmenak izan dituztenek ere aitortzeko betebeharra izango dute.
  • Mota guztietako entitateen kapital sozialeko edo fondo propioetako edo ondareko partaidetza ordezkatzen duten titulu, aktibo, balore edo eskubide guztiei edo hirugarrenei lagatako kapital propioei buruzko informazioa (inbertsio kolektiboko erakundeak barne), baldin eta atzerrian gordetakoak edo kokatutakoak badira; baita zergapekoa hartzaile den bizitza-aseguruei edo baliaezintasun-aseguruei edo biziarteko edo aldi baterako errentei buruzko informazioa ere, baldin eta aseguru eta errenta horiek atzerrian kokatutako entitateekin kontratatu badira.
  • Atzerrian kokatutako ondasun higiezinei eta horien gaineko eskubideei buruzko informazioa. 2013. urteko eta hurrengoetako aitorpenetarako, atzerrian kokatutako ondasun higigarriei eta haien gaineko eskubideei buruzko informazioa emateko betebeharra ezartzen da.

Tramitazioa

Epea:

720 eredua:

  • Ematen den informazioari dagokion hurrengo urteko urtarrilaren 1a eta martxoaren 31 bitartean aurkezten da.
  • Adierazitako epeetatik kanpo aurkez daiteke, baina zehapen bat ekar lezake horrek.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa internet bidez bakarrik egin daiteke.

Epea:

12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenak aurkezteko, 994 eredu laguntzailea erabiliko da.

720 eredua:

  • Ematen den informazioari dagokion hurrengo urteko urtarrilaren 1a eta martxoaren 31 bitartean aurkezten da.
  • Adierazitako epeetatik kanpo aurkez daiteke, baina zehapen bat ekar lezake horrek.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time