Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta lehiaketak, 2022 Artem Festival

Jaialdiak eta lehiaketak 2021eko azaroaren 2tik 2022ko azaroaren 1era bitarte egin behar dira

Oinarrizko informazioa

Pertsona eta entitate hauek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako laguntzak:

  • Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2020ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.
  • Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Entitate horiek helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izanen dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez 2020ko urtarrilaren 1etik. Gainera, haien sozietatearen helburuen artean edo estatutuen araberako xede edo helburu sozialen artean jarduera eszeniko edo musikalak egitea agertu beharko da.

Aurreko apartatuan aipatutako pertsona edo entitateek alta emanik egon behar dute, eskaera aurkezteko unean, oinarri hauen 5.5 puntuan aipatutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean.

Laguntza hauetatik propio baztertzen dira honako hauek:

  • Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.
  • Nafarroako Gobernuaren 2021eko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.
  • Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak, aldi baterako baimenduta daudenak barne.
  • Arte ikasketen ikastetxeak, musikako, dantzako eta beste arte arlo batzuetako eskolak eta/edo akademiak.
  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

Dirulaguntzen helburua

Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean enpresa eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta lehiaketak egiteko laguntzak arautzea, Kultur Ekintza Zerbitzuaren eskumenen barnean, horrela arte eszenikoak eta musikalak sustatzeko eta ikusleentzat interesa duen eta kalitatezkoa, anizkoitza eta berritzailea den arte eskaintzari laguntzeko.

Zenbatekoa

  • Deialdiaren zenbatekoa 100.000 eurokoa da.
  • Diruz lagundutako proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa.
  • Proiektu diruz lagungarri bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.
Harremanetan jartzeko

Kultura eta Kirol Departamentua
Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia
Kultur Ekintza Zerbitzua
Helbidea: Nabarreria kalea 39, 31001 Iruña
 

María José Redín Armañanzas
Telefonoa: 848 424 683
Posta elektronikoa: mredinar@navarra.es

Estefanía Munárriz Nuin
Telefonoa: 848 427 753
Posta elektronikoa: emunarrn@navarra.es​​

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para festivales y certámenes de artes escénicas ARTEM Festival

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time