Zaurgarritasun egoeran dauden herritarrei banda zabaleko zerbitzuak izateko laguntzak ematea (Conect@ bonua)

Conekt@ bonuak hilean 20 euroko deskontua dakar, banda zabalera konektatzeko zerbitzuaren harpidetza-kostuan

Oinarrizko informazioa

Honako baldintza hauek betetzen dituztendako:

  • Gutxieneko Errenta Bermatuaren onuraduna izatea.
  • Diruz lagunduko den banda zabaleko lineak eskatzailearen izenean egon behar du eta Nafarroako Foru Komunitateko helbide batean kokatuta.
  • Nafarroan erroldatuta egotea.
  • Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea.
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea.

Laguntzak emanen zaizkie kalteberatasun ekonomikoko egoeran daudenei, etxean banda zabaleko Interneteko zerbitzuak izan ditzaten.

  • Hilean diru-kopuru finko bat emanen zaie, Interneteko konexioaren fakturen zati bat ordaintzen laguntzeko, eta onuradunek aukeratzen ahalko dute bai enpresa hornitzailea bai teknologia (zuntz optikoa, 5G, etab.).
  • Laguntzaren zenbatekoa 20 eurokoa da, eta Interneteko konexioaren hileko faktura bakoitzeko emanen da, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean jasotako zerbitzuengatik.
  • Bonu digital bakarra eskatzen ahalko da familia-unitate eta helbide bakoitzeko (helbidea Nafarroan izan beharko da).

Ebazpena emateko eta eskatzaileei jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpenik jakinarazten ez bazaio, eskaera ezetsitzat joko da.

  • ​​Eskaera-orria, behar bezala betea.
  • Gutxieneko errenta bermatuaren onuraduna dela ziurtatzen duen agiria.
  • Banda zabalera konektatzeko kontratua (operadorea edozein dela ere).

Jarraian adierazitako dokumentazioa ez da aurkeztu beharko, baldin eta eskaeran berariazko baimena ematen bazaio Nafarroako Gobernuko eten digitalaren arloko departamentu eskudunari, administrazio publiko eskudunen esku dauden datu horiek egiazta eta kontsulta ditzan, eskatutako betekizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

  • Erroldatze-ziurtagiria (“Errolda” izenarekin erantsi).
  • Ziurtagiri eguneratua, Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak egunean dituela dioena.
  • Ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela dioena.

Tramitazioa

Epea: 25/06/07 - 25/10/31

Eskaerak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkezten ahalko dira, eta irekita egonen dira funts erabilgarriak agortu arte. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2025eko urriaren 31a izanen da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea: 25/06/25 - 25/11/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Aurrerapen Digitalerako Zerbitzua
Cabárceno kalea, 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Posta elektronikoa: bonoconecta@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.