Toki erakundeentzako eta irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundeentzako dirulaguntzak, 2025. urterako, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako

Oinarrizko informazioa

Legez eratutako erakunde juridikoak, baldin eta:

  • Irabazi-asmorik ez badute.
  • Estatutuetan adierazita badute, helburu sozialen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.
  • Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza badute eta lurralde honetan jarduten badute, edo, elkartearen jarduketa-eremua autonomia-erkidegoaz gaindikoa izanez gero, egitura eta aurrekontu berezituko antolamendua badute Nafarroarako. Ez da diruz lagunduko baldintza hori bete aurretik egindako jarduerarik.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzen badute.
  • Ez badaude zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen eta, gainera, ez badaude zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

Gainera, Nafarroako toki entitateek:

  • B modalitatean parte hartu ahal izango dute, baldin eta 2024an kulturen arteko elkarbizitza eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako teknikariaren figura finantzatzeko dirulaguntzen (TECIR) onuradunak izan ez badira.
  • C modalitatean parte hartu ahal izango dute, baldin eta onuradunak izan badira 2024an kulturen arteko elkarbizitza eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako teknikariaren figura finantzatzeko dirulaguntzen deialdietan (TECIR).

Proiektuak hiru mota edo modalitatetakoak izan daitezke:

A modalitatea: Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundeek kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko abiarazitako proiektuak.

  • A.1) Komunitatean esku hartzeko ekintzen bitartez kulturen arteko bizikidetza hobetzeko eta arrazismoaren aurka borrokazeko programak.
  • A.2) Bizikidetzaren inguruan sentsibilizatzeko eta hura sustatzeko ekintzak, unean unekoak, migrazioen, babesaren, eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren arloan.

B modalitatea: Kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuak, 2025ean kulturen arteko elkarbizitza  eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako teknikariaren figura (TECIR) finantzatzeko dirulaguntzaren onuradun izan ez direnak.

  • Jarduera-planak gauzatzea (diagnostikoak egitea, neurriak planifikatzea eta betearaztea barne), kulturen arteko bizikidetzako ildo estrategiko baten barruan.
  • Migrazioen, babesaren eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren eremuan bizikidetza sustatzeko eta sentsibilizatzeko ekintza puntualak, hala nola jardunaldiak, eztabaidak, prestakuntzak, topaketak edo oinarrizko gaitasunen ikaskuntza.

C modalitatea: Kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuak, 2024an kulturen arteko elkarbizitza  eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako teknikariaren figura finantzatzeko dirulaguntza jaso duten toki-erakundeetan (TECIR). Proiektuak kulturarteko elkarbizitza-diagnostikoak eta/edo -planak edo antzekoak egitera, horiek garatzera eta/edo migrazioen, babesaren eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren eremuan bizikidetzaren sentsibilizazio- eta sustapen-ekintza puntualak egitera bideratu ahal izango dira.

Deialdirako 478.247 euro bideratu dira. Zenbateko hori jarduketa-modalitate guztien artean banatuko da.

Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuaren eskabide orokor batean aurkeztu behar dute eskabidea, agiri bereizi eta behar bezala identifikatuetan eskaneaturiko dokumentazio honekin batera:

Erakunde eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

  • Entitatearen estatutuak. Ez da beharrezkoa toki erakundeen kasuan.
  • Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean. Ez da beharrezkoa toki erakundeen kasuan.
  • Identifikazio fiskaleko txartela. Ez da beharrezkoa toki erakundeen kasuan.
  • Ordezkaritza Nafarroako Foru Komunitatean duela frogatzen duen ziurtagiria. Ez da beharrezkoa toki erakundeen kasuan.
  • Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.
  • Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.
  • Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek hilabeteko antzinatasuna izanen du gehienez. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VI. eranskina).
  • Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez ere aurkeztu baino hiru hilabete lehenago egina, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (VI. eranskina).
  • Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo emateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VII. eranskineko ereduari egokitua.
  • Kasua bada, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita edo zergaren menpe ez dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Administrazioko Estatu Agentziak gehienez hiru hilabete lehenago egina.
  • Hala behar bada, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakina eskuratzeko eskaera eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia hori frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren arabera. Horrez gainera, erakundeak ordaindu beharko lituzkeen finantza-gastuak egiaztatu ahal izanen dira hasierako eskabidean, baldin eta jarduera hirugarrenen kalterako ez eteteak banku-mailegu bat edo kreditu-lerro bat eskatzea badakar berekin, 5. oinarriko 2.A.a.6) apartatuan aurreikusita dagoen bezala.
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintzako Inprimakien atalean egonen da eskuragarri. 
  • Diruz lagundutako jarduerak egiteko pertsona edo erakunde lotetsiak azpikontratatzeko baimen-eskaera, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa.

 

Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko dokumentazioa, balorazioa egiteko:

  • Eskabide teknikoaren eredua eta eskabide ekonomikoaren eredua, euskarri informatikoan eta inprimaki ofizialaren arabera aurkeztuak. Eskaera teknikoek ezin izanen dute 20 orrialde baino gehiago eduki (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.
  • Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.3.A apartatuko a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada jazo. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek, baldin eta bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura amaitu zenetik.

Emakidaren ondoren (hilabete):

Gardentasun-adierazpena internetako bidez egingo da, formulario telematiko bidez, botoiaren "Aurkeztu" ("Tramitazioa" atala).

 

Dirulaguntzaren justifikazioa

1. Erakunde onuradunek behar adina txosten tekniko eta ekonomiko aurkeztu behar dituzte diruz lagundutako proiektua gauzatu dela egiaztatzeko, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan.

2. Erakunde onuradun guztiek, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiri egokiak izan bezain laster, jarduera egin dela egiaztatzeko behar diren txosten tekniko eta ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte. Beren egoera partikularraren arabera, epemuga hauetara egokitu beharko dute betiere:

–2025eko urriaren 31 (justifikazio partziala): 2025eko irailaren 30era arte (egun hori barne) egindako jarduketen eta haiei lotutako gastuen justifikazioa aurkezteko azken eguna, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100 aldez aurretik jaso ez duten entitateei diruz lagundutako jarduketei dagokienez.

Aurrekoa kendu gabe, organo emaileak justifikazio partzial horretatik salbuesten ahalko ditu dirulaguntza osoa 2026ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura jasoko duten entitate onuradunak.

–2026ko otsailaren 10a azken eguna da (azken justifikazioa), batetik, aurreko puntuan aipatutako entitateek 2025eko urrian, azaroan eta abenduan egindako jarduketak justifikatzeko, eta, bestetik, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso duten entitateek diruz lagundutako jarduketa guztiak justifikatzeko (2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko jarduketak).
Era berean, emandako laguntza osoa 2026ko aurrekontuaren kargura jaso duten eta justifikazio partzialetik salbuetsita dauden entitateentzat ere hori da azken eguna beren jarduketak justifikatzeko.

Halaber, prozeduraren instrukzio-organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.

3. Tarteko justifikazioa, %100eko ordainketa aurreratua jasotzen ez duten entitateek aurkeztu beharrekoa, eta azken justifikazioa, bi kasuetan gastuaren eta ordainketaren frogagiriak aurkeztuta, justifikazio-kontuaren bidez aurkeztuko dira, honako elementu hauek osatuta, dagokionaren arabera:

  • Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten teknikoa eta tarteko txosten ekonomikoa, oinarri honen 1. apartatuan aurreikusitako ereduaren arabera. Kronograma batean, diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.) gauzatu direla adieraziko da, bai eta ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatua, zenbakitua eta xehatua ere.

Tartean txosten horiek aurkezturik ere, programaren amaierako txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan. Ondorio horietarako, amaierako txostena izanen da justifikatzen duena diruz lagundutako proiektu osoa oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu dela, beste finantzatzaile batzuei dagokien zatia barne, halakorik balego. Bestela, tarteko txostentzat hartuko da.

  • Proiektuaren bilakaerari buruzko azken txosten teknikoa eta azken txosten ekonomikoa, oinarri honen 1. apartatuan aurreikusitako ereduaren arabera. Kronograma batean, diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.) gauzatu direla adieraziko da, bai eta ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatua, zenbakitua eta xehatua ere.
  • Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira.

2025eko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko gastuen frogagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketaren data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

200 eurotik gorako gastuen ordainketa guztiak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, baldin eta interesdunari dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bazaio.

  • Zergapetuak eta salbuetsi gabeak badira, BEZ konpentsatuaren aitorpena.
  • Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).
  • Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baitira proiektuko langileek finantzaturiko programetan egin dituzten lanaldiak, eta proiektuari benetan egotzitako langileria gastuak.
  • Erakundeko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.
  • Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.
  • Finantzatutako proiektua gauzatu dela bermatzen duen beste edozein agiri.

4. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts propioak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, frogatu egin beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta dirulaguntzaren xede diren jardueretan izan duten aplikazioa.

5. Instrukzio-organoak zehazten duenean zuzendu daitezkeen akatsak daudela erakunde onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.

6. Diruz lagundutako zenbatekoa oker justifikatuta badago, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, eta justifikatu gabeko gastuen eta ordainketen zenbatekoa itzultzeko prozedura abiaraziko da hortik aurrera.

Harremanetan jartzeko

Ayllu-Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako zerbitzua
Iturrondo Industrialdea, 1a 1. solairua
31300 Burlata
Telefonoa: 848 423 514
Posta elektronikoa: migraciones.convivencia@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.