Toki-erakundeei eta entitate sozialei dirulaguntzak, mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko

2025ean Nafarroaren eta Frantziako Pirinio Atlantikoetako departamenduaren arteko mugaz gaindiko harremanak garatzen eta indartzen lagunduko duten lankidetza-jarduerak sustatzeko laguntzak

Oinarrizko informazioa

  • Nafarroako toki-erakundeak.
  • Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan duten irabazi asmorik gabeko erakundeak.

2025eko ekitaldian Nafarroako Foru Komunitatearen eta Frantziako Pirinio Atlantikoetako departamenduaren arteko mugaz gaindiko harremanak garatzen eta indartzen laguntzen duten lankidetza-jarduerak garatzen dituzten toki entitateentzako eta irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak.

Prozeduraren faseak:

  • Eskabideak jaso eta ebaluatu, eta, hala badagokio, eskabideak zuzentzeko epea.
  • Dirulaguntzak emateko ebazpena, jakinarazpena eta argitaratzea.
  • Erakunde onuradunek gardentasun adierazpena aurkeztu beharko dute dirulaguntza emateko ebazpena jaso eta hurrengo hilabetean.
  • Dirulaguntzen justifikazioa, 2025eko azaroaren 18ra arte, egun hori barne.
  • Dirulaguntzak ordaintzeko ebazpena, jakinarazpena eta argitaratzea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Mugaz gaindiko lankidetzarako laguntzen eskabidea: 1. eranskina
  • Mugaz gaindiko lankidetzarako proiektuaren memoria: 2. eranskina
  • Mugaz gaindiko lankidetzarako laguntzen aurrekontua: 3. eranskina
  • ​​​​​​Proiektuan lankidetzan aritzeko konpromisoaren gutuna, Pirinio Atlantikoetako entitateak sinatua.

Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

  • Elkartearen edo entitatearen estatutuak.
  • Dirulaguntzak emateko prozeduretan Administrazio Publikoaren aurrean jarduteko, enpresa eskatzailearen izenean eta hura ordezkatuz diharduen pertsona fisikoaren ahalorde aski eta iraunkorraren eskritura, salbu eta ordezkatzeko ahalmena estatutuetan ageri bada.
  • Dagokion zerga Ogasunaren ziurtagiria, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena (edo eskabidean baimena ematea zerbitzu kudeatzaileari dokumentazio hori eskatzeko).
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako ziurtagiria, indarrean dauden xedapenek Gizarte Segurantzari ezartzen dizkioten betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena (edo eskabidean baimena ematea zerbitzu kudeatzaileari dokumentazio hori eskatzeko).​​​​
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, dirulaguntza jasoko den kontua esteka honetan erregistratu behar da.

Harremanetan jartzeko

Eskualdeen Arteko eta Mugaz Gaindiko Lankidetzaren Atala
Marina Roncal
Telefonoa: 848 421 981
Posta elektronikoa: mroncald@navarra.es

Ana Pardo
Telefonoa: 848 423 253
Posta elektronikoa: apardove@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.