Tailerrak atxikitzea bizikletak konpontzeko eta mantentzeko 2024ko dirulaguntzen programari

Tailer laguntzaileen zerrenda argitaratu da (Emaitzak atala).

Oinarrizko informazioa

Entitate laguntzaileak: bizikletak konpontzeko eta mantentzeko tailerrak, atxikitzeko eskatzen dutenak eta egoitza soziala edo lantokia Nafarroan dutenak.

Aurkeztutako eskaeren izapidetzaile izanen dira.

Diruz lagunduko dira deialdiaren oinarrietan jasotzen diren bizikleten mantentze eta konponketa lanak (ikusi oinarri osoak "Araudia" atalean). Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 50 eurokoa izanen da onuradun eta bizikleta bakoitzeko. 

Aurten, berrikuntza gisa, haurrentzako aulkien eta atoien erosketa diruz lagunduko da.

Informazioa, dokumentazioa eta parte hartzen duten tailerren mapa interaktiboa

Eskaeren egoera eta itxarote zerrenda  jarraitzeko.

Diruz lagun daitezkeen bizikleten ezaugarriak deialdiaren oinarrien 3. atalean ezartzen dira.

Ez dute laguntzarik jasoko bizikleta mota hauek:

  • Errepidekoek, MTB (Mountain Bike) edo hibridoek, baldin eta elementu hauetakoren bat badute:
    • Karbonozko koadroa
    • Aldagailu elektronikoa
  • BMX (Bike Moto Cross): guztiak daude baztertuta.

Dirulaguntza eskaerak deialdiari atxikitako tailerren bidez eginen dira. Ez da diruz lagunduko atxikitako tailer batek egina ez den lanik.

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko apirilaren 16tik urriaren 4ra.
 

Tailerrek jarraitu beharreko urratsak:

  • Deialdia argitaratu ondoren, interesa duten tailerrek fitxa honetako "Tramitatu" botoiaren bidez eskatzen ahalko dute atxikitzea.
  • Atxikitzeko eskaera egiteko epea amaitu ondoren, atxikitako tailerren zerrenda argitaratuko da fitxa honetan, eta une horretatik aurrera egiten ahalko dira dirulaguntzen eskabideak.
  • Eskabidea: konpontzeko eskaera jaso ondoren, atxikitako tailerrek Gestam Transportes web aplikazioan egin beharko dituzte izapideak. Erabilgarri dauden funtsak aldi baterako agortu badira, eskabidea itxaron-zerrenda batera pasako da, aurkeztu diren ordenaren arabera.
  • Konponketaren justifikazioa eginen da behin konponketa edo mantentze-lanak amaitu ondoren.

Tailerrek dirulaguntzen eskaerak izapidetuko dituzte eta eskatzaileek emandako informazioa eta dokumentazioa aurkeztuko dute, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera. Horretarako, tailerretan Gestam Transportes web-aplikazioaren bidez izapideak eginen dituzten pertsonek Ziurtagiri Digitala edo Cl@ve Iraunkorra eduki beharko dute.

 

Bizikletak konpondu nahi dituzten pertsonek jarraitu beharreko urratsak:

  1. Laguntzari atxikitako tailerretako batera joatea (ikusi reactivatubici.es orrialdean atxikitako tailerren mapa).
  2. Konponketa edo mantentze zerbitzua eskatzea oinarrien arabera (ikusi oinarri osoak "Araudia" atalean).
  3. Konponketa egin ondoren, tailerrean ordainduko da. Tailerraren ardura izango da eskaera izapidetzea eta frogagiriak aurkeztea.

49/2024 Ebazpena, oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dituena.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Mugikortasun, Logistika eta Garraio Atala
Emilio Arrieta kalea, 25, behea
31002 Iruña
Telefonoa: 848 427 546
Posta elektronikoa: movilidad@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para la reparación y mantenimiento de bicicletas

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time