Informazioa Berehala Emateko Sistema (IBS)

Orri honen bidez, Ogasunera bidaltzen ahal duzu fakturei, inbertsio-ondasunei eta Europar Batasunaren barneko eragiketa jakin batzuei buruzko informazioa, bai eta kontsultatu, aldatu eta ezabatu ere

Oinarrizko informazioa

Nahitaez, hileroko BEZaren aitorpena Nafarroan aurkezten dutenentzat.

Borondatez, BEZaren aitorpena Nafarroan egin eta IBS hautatzen dutenentzat:

  • Subjektu pasiboen kasuan, Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztutako eskabide baten bidez jakinarazten da IBSra atxikitzeko borondatea. Eskaera aurkeztea.
    • Ekitaldiko edozein unetan egin daiteke jakinarazpena, eta ondorioak ditu eskaera aurkeztu ondorengo lehen likidazio-alditik aurrera.

      IBSra urte naturaleko lehen eguna ez den beste egun batean atxikitzen diren subjektu pasiboak behartuta daude atxikitze-dataren aurreko aldiko fakturazio-erregistroak bidaltzera (urte natural berekoak: atxikitako egunetik abenduaren 31ra artekoak).
    • IBSra atxiki ondoren, gutxienez urte natural batez egon behar da sisteman. Epe hori luzatu eginen da, berariaz uko egin ezean. Uko egitea azaroan jakinarazi behar da, Erregistro Orokor Elektroniko bidez aurkeztutako eskabidez, eta hurrengo urteko urtarriletik aurrera bihurtzen da eraginkor. Ukoa aurkeztea.
  • Hirugarrenen ordezkari gisa jarduten duten erakundeen kasuan, lankidetza-akordio baten bidez jakinarazten da uko egiteko borondatea.

Tramite honekin, BEZaren erregistro-liburuetan sartu beharreko datuak jasotzen ditu Administrazioak, Nafarroako Foru Ogasunaren sistema informatikoen bidez.

Zehazki, eragiketa hauei buruzko datuak jasotzen dira: jaulkitako eta jasotako fakturak, inbertsio-ondasunak eta Europar Batasunaren barneko eragiketa jakin batzuk. Ez da beharrezkoa fakturak bidaltzea.

Informazioa bidali ondoren, kontsultatu, aldatu edo ezabatu egin daiteke.

Zalantzaren bat baduzu, begiratu IBSren laguntzaile birtualean.

Halaber, proba-ingurune bat duzu, sistemarekin ohitzen laguntzeko: sarbidea IBSren proba-ingurunera.

Horrez gain, lagungarriak izan daitezke esteka hauek ere:

Datuak IBSren bidez ematearen abantailak

  • Ez da aurkeztu behar hirugarrenekin egindako eragiketei buruzko F50 eredu informatiboa.
  • BEZaren autolikidazioak eta atxikipenak aurkezteko ohiko epeak mantentzen dira –likidazio-aldiaren araberakoak (hilekoa edo hiruhilekoa)–, bai eta epealdi jakin batzuetarako epe bereziak ere:
    • abuztuak 5, ekaineko eta bigarren hiruhilekoko aitorpenerako.
    • irailak 20, uztaileko aitorpenerako.
    • urtarrilak 31, abenduko eta laugarren hiruhilekoko aitorpenerako.
  • Akats gutxiago eta segurtasun handiagoa dago datuetan, hainbat zergadunen informazioa gurutzatzen delako. Hala, informazio-eskaera gutxiago egin behar dira.
  • 132/2017 Foru Agindua, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez arau-zehaztasunak eta teknikak arautzen baitira, garatzen dutenak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro-liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua, eta, orobat, tributuen arloko beste arau batzuk aldatzen baitira.
  • 23/2013 Foru Dekretua, fakturazio-betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duena.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 53.6 artikulua (86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua).

Tramitazioa

Epea:

  • Jaulkitako fakturak: egiten direnetik 4 egun naturaleko epean jakinarazi behar dira, hartzaileak edo hirugarren batek egindako fakturak direnean izan ezik. Kasu horretan, 8 egun naturaleko epean jakinarazi behar dira. Kasu guztietan, sortzapenaren ondorengo hilaren 16a baino lehen jakinarazi behar dira.
  • Jasotako fakturak: kontabilitate-erregistroa egiten denetik 4 egun naturaleko epean jakinarazi behar dira, eta kasu guztietan, eragiketaren ondorengo hilaren 16a baino lehen.
  • Europar Batasunaren barneko eragiketak: bidalketa edo garraioa hasten denetik –edo jasotzen denetik– 4 eguneko epean jakinarazi behar dira.
  • Inbertsio-ondasunak: urteko azken likidazio-epea aurkezteko epearen barnean (urtarrilak 31) jakinarazi behar dira.

Esteka honetan, fakturen alta emateko epeen kalkulagailua kontsulta dezakezu.

Jarraibideak:

Erregistroetan alta emateko, aukeratu interesatzen zaizun formularioa:

Erregistroetan alta emateko web-zerbitzuaren bidez:

Izapidetzeko, ziurtagiri hauetako bat erabil dezakezu:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Datu hauek kontsulta daitezke:

  • Bidalitakoak (aitorturiko erregistro-liburuak)
  • IBSra atxiki diren bezero eta hornitzaileek igorritakoak eta haiei egotzitakoak (erregistro-liburu kontrastatuak)

Gainera, fakturak aldatu egin daitezke likidazio-aldia amaitu eta hurrengo hilaren 16a baino lehen, baldin eta ez badira aldatzen honako datu hauek: jaulkitzailearen identifikazio-datuak, faktura-zenbakia eta igorpen-data.

Datuok aldatu behar badira, erregistroa ezabatu, eta beste baten alta egin behar da.

Erregistroak kontsultatu, aldatu eta ezabatzeko, aukeratu interesatzen zaizun formularioa:

Tramitatzeko, ziurtagiri hauetako bat erabil dezakezu:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Internet bidezko arreta
Telefono bidezko arreta: 948 505 152

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.