Pertsonarengan oinarritutako asistentzia-eredu berri baterantz bideratutako prestakuntza-programak gauzatzeko dirulaguntzak 2023an

Landunentzako prestakuntza-programak 2023an gauzatuko dira.

Oinarrizko informazioa

Prestakuntza erakundeak, publikoak zein pribatuak, barnean sartuta titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak, baldin eta:

  • Dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan izena emanda badaude dirulaguntzaren xede diren prestakuntza-espezialitateak irakasteko, modalitate presentzialean edo mistoan.
  • Eskatutako prestakuntza-espezialitateak irakasteko aukera ematen duten eta behar bezala inskribatuta dauden instalazioak badituzte Nafarroan, prestakuntza-ekintza zabaltzeko jarduerak egin aurretik.

525.000 euroko gastua baimentzen da landunei zuzentzen zaizkien eta pertsonarengan oinarritutako asistentzia-eredu berri baterantz bideratzen diren prestakuntza-programak gauzatzeko.

Prestakuntza-programak II. eranskinean zerrendatutako prestakuntza-espezialitateek osatuko dituzte.

Prestakuntza-programek prestakuntza-espezialitate berriei alta ematea eta prestakuntza-ibilbideak egitea jaso dezakete.

Eskaera egiteko:

  • Eskabidea
  • Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkaritzaren egiaztagiria
  • Eskatutako aurrekontu-programa
  • Erabilgarritasun-kontratua, entitateak prestakuntza eman nahi badu inskribatutako instalazioez bestelako instalazioetan.
  • Hala badagokio, berdintasun-irizpidea egiaztatzea (9.2 oinarria).

Gardentasun betebeharrak:

  • Gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena
  • I. Eranskina: Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea
  • II. Eranskina: Kargudunen ordainsariei buruzko adierazpena
  • Urteko azken kontuen kopia bat

Ikastaroa hasi aurretik: Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren akordia.

Jardueraren jarraipena egitekozentroen dokumentazioa

Garrantzitsua: modalitate mistoan eman daitezkeen PO espezialitate guztiak eta PO ez diren batzuk modalitate presentzialean eta mistoan eman daitezke. Hori baieztatzeko, kontsultatu SEPEren espezialitate-bilatzailean.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atala
Neurriak Hedatzeko Bulegoa
Telefonoak: 848 424 481 /  848 424 432
Helbide elektronikoa: sgestionf@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para formación a personas ocupadas en un nuevo modelo asistencial

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.