Dirulaguntzaren zenbatekoa:
Laguntza 400 eurokoa izanen da, kontratazio-hilabete bakoitzeko; 12 hilabetez, gehienez ere.
Kontratazioa lanaldi partzialean egiten bada, dirulaguntza proportzionalki gutxiagotuko da.
Laguntzen zenbatekoa % 20 handituko da honako kasu hauetan:
- Kontratatzen den pertsonak lan eginen duen etxea 5.000 biztanle baino gutxiago dituen udalerri batean badago, udal errolda eguneratuaren arabera.
- Eskatzaileak guraso bakarreko familia txartela indarrean duela egiaztatzen badu, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legea aplikatuta.
Ehuneko horiek batu daitezke.
Egin beharreko kontratuari dagokionez:
- Kontratatzen den pertsonari alta emanen zaio Gizarte Segurantzan dagokion araubidean.
- Kontratatzen den pertsonak, kontratazioa egiten den egunean, lan gabe egon beharko du, eta lan eskatzaile gisa inskribaturik Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren menpeko enplegu agentziaren batean.
- Lanaldi partziala ezarriz gero, gutxienez lanaldi osoaren % 50 izan beharko da.
- Urteko gutxieneko lansari gordina (aparteko pagak barne) kontratuan agertu beharko da, eta ez da lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa izanen. Lan eginen den etxearen helbidea ere kontratuan agertu beharko da.
- Ez da diruz lagungarria izanen enplegatzailearen ezkontidea edo izatezko bikotekidea kontratatzea, ez eta haren aurreko edo ondorengo ahaideak, lehenengo edo bigarren mailako odol edo ezkontza bidezkoak.
Kontziliaziorako laguntzak liburuxka.