Dirulaguntza, erabilitako etxebizitza 35 urtetik beherakoek erosteko

Erabilitako etxebizitza, etxebizitza librea edo etxebizitza babestua erostea, 5.000 biztanlez beherako herrietan

Oinarrizko informazioa

Erosleek 35 urtez beherako pertsona fisikoak izan behar dute.

Etxebizitzen baldintza nagusiak:

  • Bizigarritasun zedula indarrean duen etxebizitza, 5.000 biztanle arteko udalerrietan dagoena, edo hirikoak ez diren 20.000 biztanle arteko udalerriak, biztanle-entitate berezi guztiak 5.000 biztanlez beherakoak dituztenak.
  • Gehienezko prezioak ez ditu gaindituko:
    • 1.881,45 euro etxebizitzaren eta garajearen metro koadro erabilgarriko (haren azalera 14 metro erabilgarrikoa edo beheragokoa bada).
    • 752,58 euro garajeko, trastelekuko edo beste eranskin batzuetako metro koadro erabilgarriko; garajearen azalera ez da izanen 14 metro koadro erabilgarri baino handiagoa.

Babestutako etxebizitzen salerosketa-prezioen taularen esteka: hemen kontsultatu.

Erosleen eta etxebizitzen baldintzen gaineko informazio xehakatua: ikus oinarri arautzaileak.

Babestutako etxebizitza erosten denean, 35 urtetik beherakoei dirulaguntzak ematean etxebizitza eta eranskinak erosteko prezioaren irizpidea.

Etxebizitzaren salerosketa kontratua: saltzailea eta eroslea eta transmititu beharreko etxebizitza behar bezala identifikatuta agertuko dira.

  • Legea indarrean sartu ondoren (2023ko urtarrilaren 1a) sinatzen diren kontratuak baizik ez dira administratiboki bideratuko.
  • Alderdiek sinatutako kontratuaren ale bakar bat soilik aurkeztuko da eta hartan agertuko dira etxebizitzaren, garajearen, trastelekuaren eta beste eranskinen prezioa eta azalera erabilgarria, bakarka adierazia (ikus oinarri arautzaileen adibidea).
  • Gainera, kontratuan honako bi klausula hauek nahitaez agertuko dira (salerosketa kontratuan ere sartuko dira):
    • 1. "Etxebizitza bizileku ohiko eta iraunkor gisa erabiliko da. Inolaz ere ez da onartuko etxebizitza edo haren geletakoren bat bigarren etxebizitzarako edo turismo-egonaldirako erabiltzea."
    • 2. "Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza hartu duen etxebizitza honen jabetza edo hura erabili eta gozatzeko eskubidea edozein tituluren bidez laga edo eskualdatzen duenak etxebizitza horren jabetza erosle berriaren alde transmititzeko eskritura egiten denetik hasita hamar urte igaro baino lehen, dirulaguntza guztia itzuli beharko dio Nafarroako Gobernuari, berandutza-interesa gehituta. Eskualdaketak etxebizitzako jabeen zati baten eskubideak ukitzen baditu bakarrik, kasua bada, itzuli beharrekoa eskualdatzen den zatiaren eskubideek jabetza osoarekin alderatuta hartzen duten partaidetza-ehunekoaren araberakoa izanen da.
  • Laguntza eskatuko da adierazitako klausulak biltzen dituen etxebizitzaren salerosketa kontratua aurkeztuta. Lehen puntuan adierazi den bezala, salerosketa kontratua ez da 2023/01/01a baino geroagokoa izanen. Erosketaren ikus-onetsiarekin aurkeztuko da (etxebizitza babestuan egiten den bezala).
  • Dirulaguntza onartu dela dioen ikus-onetsi administratiboa lortu ondoren, hura ordaintzea eskatu behar da nahitaezko bi klausulak dituen salerosketa eskritura ekarrita. Epea 6 hilabetekoa da, eskritura publikoa eman ondoren.
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (ordainketa jasotzeko, kasua bada).

10/2010 Foru Legea, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzkoa.

Tramitazioa

Epea:

Zabalik 2023ko urtarrilaren 1etik, horri dagokion erregelamendua onetsi arte.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1º
31002 Iruña
Telefonoa: 848 427 570

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time