2025an prestakuntza eta enplegu programa integratuak egiteko dirulaguntza

Langabeentzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak

Oinarrizko informazioa

Prestakuntza entitateak izaten ahalko dira oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradun, publikoak nahiz pribatuak izan, baldin eta dagokion prestakuntza entitateen erregistroan inskribatuta badaude dirulaguntzaren xede diren prestakuntza espezialitateak irakasteko.

Horrez gain, prestakuntza ekintzaren zabalkunderako jarduerak egin baino lehen, Nafarroako Foru Komunitatean behar bezala inskribatutako instalazioak eduki beharko dituzte eskatutako prestakuntza espezialitateak emateko.

2.000.000 euroko gastua baimentzen da.

Honako programa mota hauek gauzatzeko dirulaguntzak eman ahal izango dira:

  • Desgaitasuna duten langileentzako zeharkako prestakuntza eta enplegu programa integratuak.
  • Eskualdeko zeharkako prestakuntza eta enplegu programa integratuak.
  • Eskualdekoa ez diren zeharkako prestakuntza eta enplegu programa integratuak.

Dirulaguntza ematea erabaki zenetik 2026ko irailaren 30era arte programak gauzatzeko.

Programa bakoitzaren gehieneko iraupena 9 hilabetekoa izango da (kontratazioa barne).

Modalitate presentzialean egingo dira.

Prestakuntza eta enplegu programa integratuek honako jarduketa hauek jasotzen dituzte:

  • Prestakuntza teknikoa.
  • Eraldaketa digitalari, jasangarritasunari eta berdintasunari buruzko prestakuntza.
  • Zeharkako gaitasunak garatzea.
  • Laneratzea eta kontratuak kudeatzea.
  • Enplegua.
  • Laguntza.
  • Ebaluazioa.

Eskaera egiteko:

  • Eskabidea.
  • Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Prestakuntza eta enplegu programaren laburpena-memoria-aurrekontua (eguneratua). 
  • Akordioa edo prestasun-kontratua, egiaztatutako instalazioak ez beste instalazio batzuetan prestakuntza eman nahi duten entitateen kasuan. Akordio edo pretasun-kontratu hori eskabidea egiten den unean edo prestakuntza-ekintza zabaltzeko jarduerak egin aurretik aurkeztu ahal izango da.
  • 10.2 oinarrian adierazitako berdintasun-irizpidea egiaztatzea.

Ikastaroa hasi aurretik: Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren akordioa.
Akordioa behar bezala sinatuta bidali sgestionf@navarra.es helbidera, diruz lagundutako prestakuntza hasi aurretik.

Gardentasuna adierazteko:

  • Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena.
  • I. eranskina: Organoen osaerari eta dedikazioari buruzko adierazpena.
  • II. eranskina: Karguen ordainsariei buruzko adierazpena.
  • Urteko azken kontuen kopia.

Prestakuntza-ekintzaren jarraipena egiteko: zentroen dokumentazioa

2162E/2025 Ebazpena, deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena.

Tramitazioa

Epea: 25/06/18 - 26/11/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/08/13 - 26/12/01

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/08/13 - 26/11/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua
Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
Telefonoak: 848 424 414 / 848 424 481
Posta elektronikoa: sgestionf@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para Programas Integrados de Formación y Empleo

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.