Emakumeen elkarte eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateentzako dirulaguntza, 2025-2026 emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzeko

  • Dirulaguntzen deialdia argitaratu da (ikusi Araudia).
  • Eskaera egiteko epea: 2025/04/26tik 2025/05/26ra, biak barne (Tramitazioa atala).

Oinarrizko informazioa

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak garatzen ditzuten Emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateak izanen dira onuradunak, ondoko baldintzak betetzen baditutzte:

  • Legez eratutako pertsona juridikoa izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta dagokion erregistroan inskribatua egotea.
  • Deialdi honetan diruz lagundutako jarduerak garatzea Nafarroan.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea xede izatea estatutuetan.
  • Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeraren batean ez egotea.
  • Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin dirulaguntza izendunik sinatuta ez izatea.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak gauzatzeko epea 2025eko martxoaren 1etik 2026ko urtarrilaren 20ra arte izanen da.

Eskatu beharreko gehieneko zenbatekoa:

  • Emakumeen elkarteak: 10.000 euro
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta beste elkarteak: 5.000 euro

Ohiko galderak.

 

Eskabideak

Eskabideek proiektu osoa aurkeztuko dute, hau da, 2026ko urtarrilaren 20ra arte gauzatuko diren jarduera guztiak. Bereizita agertu beharko dute urriaren 31ra arte egiten diren jarduerek eta 2025ko azaroaren 1etik 2025eko urtarrilaren 20ra bitartean garatzen diren jarduerek. Garrantzitsua da ondo planifikatzea jarduerak gauzatzeko epeak; izan ere, behin eskabidea aurkeztuta, ezin izango da epe batetik bestera igaro.

Ezin izango da inola ere lehen aldiko jarduerarik ordaindu azken likidazioan (2026ko urtarrila).

 

Justifikazioa

Justifikazioak 2 epe-muga ditu:

  • 2025eko urriaren 31a arte egindako jarduerak. Aurkezteko epearen muga: 2025eko urriaren 31a.
  • 2025eko azaroaren 1tik 2026ko urtarrilaren 20ra egindako jarduerak. Aurkezteko epearen muga: 2026ko urtarrilaren 31a.

Eskabide-agiriak

 

Justifikazio dokumentazioa

Deialdian bi aurrekontu-aldi sartzen dira, 2025eko eta 2026ko ekitaldiei dagozkienak.

 Justifikazioak bi unetan aurkeztea ezartzen da:

  • 2025eko urriaren 31a baino lehen, lehenengo aldia eman zaien elkarte edo erakunde onuradun guztiek agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
    • 7. eranskina: Egindako gastuaren eratzukizunpeko adierazpena

Aitorpen honek 2025eko urriaren 31ra arteko aldiari dagokion gastatutako zenbatekoari buruzko informazioa jasotzen du. Ez da nahitaezkoa jarduerak ordainduta egotea, baina eginda egon behar dute. Lehen aldian aurrerapena eskatu ez duten eta jardueraren bat egin duten elkarte eta erakunde guztiek aurkeztuko dute adierazpen hori.

  • 2026ko urtarrilaren 31 baino lehen, onuradun guztiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte (urtarrilaren 20ra arte egindako ekintzak):
    • 7. Eranskina. Justifikazio memoria
    • 8. Eranskina. Gastuen eredua (excel orria), fakturen kopiarekin eta fakturen ordainketaren egiaztagiriarekin batera.
    • 9. Eranskina. Kontratatutako enpresak genero-prestakuntza duela egiaztatzen duen adierazpena, hala badagokio.
    • 10. Eranskina. Enpresa aukeratu izanaren egiaztagiria, hala badagokio.
    • Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz lagun daitezkeen ekintzetan parte hartu izanaren froga dokumentala.

Nafarroako Gobernuko eta NABIko dirulaguntzen logoak.

Harremanetan jartzeko

Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetza
Alondegi kalea, 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 429 876
Posta elektronikoa: programasinai@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.