Eskaera, ontzat eman daitezen Hezkuntza Departamentuaren ikastetxeen erregistroan inskribaturiko ikastetxe itundu eta pribatuetan egindako irakasle-zerbitzuak

Ikastetxe itunduetan edo pribatuetan egindako irakaskuntza-esperientzia egiaztatzeko, zure ikastetxeko zuzendariari aitorpen-ziurtagiri bat eskatu behar diozu, eta izapide honen bidez bidali, Hezkuntzako ikuskatzaile batek sina edo zigila dezan

Oinarrizko informazioa

Ikastetxe itundu eta pribatuetako irakasleak. Ikastetxe horiek ireki eta funtzionatzen hasteko administrazio-baimena izan behar dute, eta ikastetxe gisa erregistratuta egon behar dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan.

Prozeduraren urratsak:

  • Interesdunak egindako irakasle-zerbitzuak ontzat emateko eskaera.
  • Eskaera tramitatu ondoren, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aztertuko ditu aurkeztutako agiriak, eta ontzat emanen du modu telematikoan (Nafarroako Gobernuaren jakinarazpen-sistema).
  • Ziurtagiri bakoitzeko eskaera bat eginen da.

Ez dira ontzat emanen honako hauen ziurtagiriak:

  • Hezkuntza Departamentuak baimendu ez dituen ikastetxe pribatuetan egindako zerbitzuak.
  • Maisu, maistra edo irakasle ez den beste lanbide-kategoria batean egindako zerbitzuak.
  • Ikastetxea baimendu aurretik egindako zerbitzuak.
  • Beste autonomia erkidego bateko ikastetxeetan egindako zerbitzuak.
  • Lan egindako denboraren ziurtagiria, ikastetxeko zuzendariak emana. Honako hauek adierazi beharko dira:
    • Lanbide-kategoria (maisua/maistra edo irakaslea)
    • Espezialitatea
    • Ikasmaila edo hezkuntza-etapa
    • Egindako zerbitzuen benetako iraupena, hasierako eta amaierako egun zehatzak adierazita
  • Lan-bizitzaren txostena, ziurtagiriaren data bera edo geroagoko datarekin, erakunde eskudunak emana.
  • Eskatutako ziurtagiriari dago(z)kion lan-kontratua(k).

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Ziurtagiriaren edukia ez badator bat aurkeztutako dokumentazioarekin, zuzentzeko errekerimendua eginen da ('Zuzendu' botoia).

Hasiera batean aurkeztutako eskaera zein den adierazi beharko da, eskaeraren 'Oharrak' atalean.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua
Telefonoa: 848 426 542
Posta elektronikoa: sie/hiz@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.