Egiaztapen metrologikorako erakunde baimenduek edo erakunde konpontzaileek, neurtzeko tresna bat aldatu edo konpondu eta gero, tresna hori behar bezala dabilela egiaztatu beharko dute. Horretarako, tresna doitu beharko dute (errorea zerora doitu) eta egiaztatu beharko dute neurketen emaitzak arauz baimendutako gehieneko errore-tarteen artean daudela. Egiaztapen horien guztien ondoren, bada, interbentzioa egin ahal izateko kendu behar izan zituzten zigiluak ordeztu beharko dituzte, eta berariazko araudian adierazitako agiriak bete.
Zigiluen identifikazioa
Zigiluak identifikatzeko moldea Espainia osorako normalizatu beharrez, identifikazioak 7 digitu izanen ditu gehienez. Identifikazioa zigiluaren zenbakia agertzen den tokian joanen da, eta eskema hau izanen du:
13-OV-NNNNNNN, 13-Y-NNNNNNN, non:
- '13' Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako identifikazioa da.
- 'OV'k adierazten du zigilua eskatu duena egiaztapen metrologikorako erakunde baimendua dela.
- Y'k adierazten du zer jarduera-sektoretan aritzen den zigilua eskatu duena, bat etorriz honako adierazle hauekin:
- M: Masa, indarra eta pisatzea
- E: Elektrizitatea
- G: Gasak
- A: Ura
- H: Hidrokarburoak
- P: Presioa
- D: Dimentsionala
- V: Bolumetria
- C: Termometria eta kalorimetria
- T: Denbora eta maiztasuna
- N: Aurreontziratuak
- I: Tresna bereziak
- 'NNNNNNN': 7 digitu horiek Nafarroako Gobernuan industria antolamenduaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emanen ditu.