Segurtasun aholkulari gaitasuna

Salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko behar den ziurtagiria lortzeko eta berritzeko probak

Azaroko azterketen ordutegia, lekua eta jarraibideak argitaratu dira (Emaitzak atala).

Oinarrizko informazioa

Salgai arriskutsuen errepideko garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko eta berritzeko probak espezialitate hauetarako izanen dira:

  • 1. mota: lehergaiak eta lehergailuak.
  • 2. mota: gasak
  • 7. mota
  • 3; 4.1; 4.2; 4.3; 5.1; 5.2; 6.1; 6.2; 8 eta 9 motak: salgai arriskutsuen nazioarteko errepideko garraioari buruzko Europako Akordioan (ADR) adierazitako mota bakoitzean agertzen diren gai solido eta likidoak. 
  • Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202 (gasolioa), 1203 (gasolina) eta 1223 (kerosenoa).

Helburuak:

  • Datozen hilabeteetan indarra galduko duten ziurtagiriak berritzea proben bidez.
  • Salgai arriskutsuen errepideko garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzea.

Prozeduraren urratsak:

  • Azaroko azterketan izena emateko epea: 2026/09/25etik 2026/10/16ra
  • Azterketara onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2026/10/22
  • Subsanazioa: 2026/10/23tik 2026/11/06ra
  • Azterketara onartutakon eta baztertutakoen behin betiko zerrendak eta azterketaren eguna eta lekua argitaratzea: 2026/11/10
  • Azterketa data: 2026/11/14
  • Gainditutakoen behin-behineko zerrenda: 2026/11/27
  • Azterketak berrikustea: 2026/12/01etik 2026/12/09ra
  • Gainditutakoen behin betiko zerrendaren argitaratzea: 2026/12/18tik aurrera

Oharra: azterketa gainditu dutenen ziurtagiriak prestatu ondoren, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusian jaso ahal izanen dira. Horretarako, aldez aurretik 27 euroko ordainketa-gutuna ordaindu behar da ziurtagiri bakoitzaren jaulkipenagatik.

Segurtasun-aholkularien azterketak autonomia-erkidegoka.

Inskripzioa fitxa honetan bertan eginen da modu telematikoan, online inprimaki baten bidez. Inprimaki hori izena emateko epean aktibatuko da eta azterketa-tasa ordaindu izanaren egiaztagiria erantsi beharko zaio (PDF edo JPEG formatuetan):

1E/2026 Ebazpena, 2026ko probetarako deia egiten duena.

Emaitzak

Behin betiko emaitzak:

  • Behin betiko emaitzen ebazpena (argitalpen-data: 2026/06/23)
    • Tituluak Emilio Arrieta kaleko 25ean, beheko solairuan, Iruña (astelehenetik ostiralera 08:30etatik 14:30etara jaso daitezke), tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztuz.

Behin-behineko emaitzak:

Proben soluzioak:

Probak egiteko lekua, ordutegia eta argibideak:

Azaroan onartutako eta baztertutako pertsonak:

Probak egiteko lekua, ordutegia eta argibideak:

Harremanetan jartzeko

Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusia
Emilio Arrieta, 25 kalea, behea ezkerra
31002 Iruña
Telefonoak: 848 423 381 / 848 423 361
Posta elektronikoa: gestiontransportes@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.