Nafarroako Berdintasun Kontseilua berritzea 2023

Nafarroako Berdintasun Kontseiluaren bokalak hautatzea, lurraldeetako emakumeen elkarteen ordezkari gisa

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren erroldan oinarriak NABIren web orrian argitaratzen diren egunean inskribatuta dauden Nafarroako emakumeen elkartea.

  • Hautagaiak aurkeztea: azaroaren 16tik 30ra.
  • Bozketa: abenduaren 11etik abenduaren 20ra.

Nafarroako Berdintasun Kontseilua Nafarroako emakumeen elkarteen mugimenduak Nafarroako Foru Komunitateko politika publikoetan parte hartzeko modua antolatzen duen organoa da, zehazki, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politika publikoak planifikatzeko, gauzatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko.

Lurralde-oinarriko emakume-elkarteen ordezkarien berritzeek bokal bat eta ordezko bar aukeratuko dituzte "Nafarroa 2000" zonifikazioan definitutako lurralde bakoitzeko, Iruñerriko eta bere eskualdeko emakume-elkarteek izan ezik, horiek hiru kide eta horien ordezkoak aukeratuko bait dituzte.

Hautagai-zerrendak proposatzea:

  • Hautagai-zerrendak ordezkatuko dituzten lurraldeko emakume-elkarteetako bi emakumeak osatuko dituzte. Hautagai-zerrenda horiek modu  pertsonalean aurkeztuko dira; lehenak  bokalaren titular izateko hautagai gisa egingo du, eta bigarrenak ordezko gisa. Hautagaiak emakume-elkarte berekoak edo desberdinetakoak izan daitezke.
  • 15 egun naturaleko epea egongo da, oinarriak NABIren web orrian jakinarazi eta argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
  • Hautagaitzak Erregistro Orokor Elektronikoarekin konektazen den eta NABIn jasotzen den fitxa honen izapide-botoiaren bidez aurkeztu beharko dira.
  • Harremanetarako datuekin aurkeztutako hautagaitzak NABIren webgunean argitaratuko dira, hautagaitzak aldarrikatzeko

Udalerri eta Eremuak eta Nafarroako zonifikazioa 2000 buruzko informazioa hemen lor daiteke.

Kontsultatu hemen epeen egutegia.

 

GARRANTZITSUA

Ez da bozketarik egongo:

  • Eskatutako hautagaitzak aurkeztu ez badira. Lehendakaritza eta Berdintasuneko sailburuak libreki izendatuko ditu ordezkariak, bederatzi guztira bete arte, onartu ondoren.
  • Hautagaitza bakarra aurkeztu izan balitz, edo 3 Iruñea eta Eskualdearen kasuan. Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariak zuzenean izendatuko ditu Nafarroako Berdintasun Kontseiluko kide.

Bozketa egingo da:

  • Lurralde bakoitzeko hautagaitza bat baino gehiago aurkeztu bada, edo 3 baino gehiago Iruñerrian. Aurkeztutako hautagai-zerrenden artean hautatzeko bozketa egingo da, hurrengo paragrafoan ezarritako prozeduraren arabera.

 

Hautagai-zerrenden bozketa:

Bozketa prozedura honako hau izango da:

  • Bozketa telematikoki egingo da Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo zuzenean entregatu ahal izango da NABIren bulegoetan, hamar egun naturaleko epean, hautagaitzak  NABIren web-orrian argitaratzen direnetik zenbatzen hasita.
    • Bozketa baliozkoa izateko ez da inolako gehiengorik eskatzen.
    • Elkarte bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du bere lurraldea ordezkatzen duten hautagai-zerrendei buruz. Boto-orrian, bokalaren titular gisa hautatutako hautagaiaren izen osoa agertuko da, bai eta haren ordezkoarena ere.
    • Elkarte bakoitzeko lehendakariak emango du botoa, bere identifikazioa jasota.
  • Botoen zenbaketa, publikoa Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren egoitzan egingo da, eta gutxienez 24 ordu lehenago jakinaraziko da bere webgunean.
  • Emandako boto kopuru handiena lortzen duen lurralde bakoitzeko hautagai-zerrenda hautatuko da. Berdinketa gertatuz gero, zozketa bat egingo da berdindutako hautagaien artean.

 

Bokalak, horien titularrak eta ordezkoak izendatzea:

Batzordekideak Lehendakaritza eta Berdintasun Kontseiluaren Foru Agindu bidez izendatuko dira.

25/2018 Foru Agindua, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluan Nafarroako emakume elkarteak ordezkatzen dituzten kideak izendatzeko prozedura ezartzen duena.

Emaitzak

Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua berritzeko, 15 egun naturaleko epea ematen da hautagaitzak aurkez daitezen, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.Epe hori 2023ko azaroaren 30ean bukatu zen.

9 hautagaitza aurkeztu dira: lau Iruñean eta Iruñerrian, bat Pirinioetan, bat Estellerrian, bat Erdialdean, bat ere ez Ipar-mendebaldean, bat Erribera goienean eta bat Tuteran.

Hautagaitzak proposatzea:

Baldin eta, ezarritako epea igaro ondoren, eskualderen batean hautagaitza bakarra aurkeztu bada, edo 3 soilik Iruña eta Iruñerriaren kasuan, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak zuzenean izendatuko ditu Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kide, kasuan kasuko eremuko emakume-elkarteei kontsulta egin ondoren.

EZ DA BOZKETARIK EGINGO:

  • Pirinio, Lizarra, Erdialde, Erriberagoiti eta Tuterako eremuetan

BOZKATUKO DA:

  • Iruñean eta iruñerrian

Hautagaitzen bozketa:

Bozketa telematikoki egingo da, Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (izapide-fitxa), edo zuzenean, NABIren bulegoetara joanda, hamar egun naturaleko epean, hautagaitzak NABIren webgunean argitaratzen direnetik zenbatzen hasita.

  • Bozketa baliozkoa izateko, ez da inolako gehiengorik eskatuko.
  • Elkarte bakoitzak boto bakar bat eman dezake; bere eskualdea ordezkatzen duten hautagaitzentzat eman ere. Boto-paperean, titular gisa hautatu den hautagaiaren izen osoa jasoko da, baita haren ordezkoarena ere.
  • Botoa elkarte bakoitzeko lehendakariak emanen du, behar bezala identifikatu ondoren. Bi agiriak aurkeztu beharko ditu, botoa baliozkoa izan dadin.
  • Kasu honetan, erroldatutako Iruñeko eta Eskualdeko elkarteek bakarrik bozkatu ahal izango dute. Elkarte bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du, 3 hautagai zerrenda aukeratuta.

Aurrez aurre eginez gero:

Bozkatzeko emanen den gutun-azalak elementu hauek izan beharko ditu barruan: elkartearen datuak dituen agiri bat, elkarteko lehendakariak sinatua (haren identifikaziorako dokumentu ofiziala emanda), eta beste gutun-azal bat, itxia, boto-papera daramana eta identifikaziorik gabea. 
Aurrez aurreko bozketa NABIren bulegoan egingo da 8:30etatik 14:30etarako ordutegian.

Bozkatzeko epea: 2023ko abenduaren 11tik 2023ko abenduaren 20ra (biak barne).

Bozketarako aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetza
Alondegi 1,1.solairua
31002 Iruñea 
Telefonoa: 848 42 15 88
Posta elektronikoa: programasinai@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time