Nafarroako Etxebizitza Errentamenduko Kontratuen Erregistroa

Administrazio-erregistro elektroniko bat da, deklaratiboa, errentamendu-kontratuei alta, kontsulta, aldaketa eta baja emateko

Oinarrizko informazioa

Etxebizitzen indarreko errentamendu-kontratuak, iraunkorrak edo aldi baterakoak, izenpetuta dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

  • Pertsona fisiko edo juridikoek etxebizitza libreen indarreko errentamendu-kontratuak bakarrik inskribatu beharko dituzte.

Izen-ematea zuzenean egin dezakete etxebizitzaren titularrek edo, haren izenean, beste edozein pertsonak edo enpresak, hala nola higiezin-agenteek.

  • Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak ofizioz erregistratuko ditu etxebizitza babestuen errentamendu-kontratuak, baldin eta administrazio-oniritzidun errentamendu-kontratua badute, jabea pertsona fisikoa edo juridikoa den kontuan hartu gabe. Partikularrek ere ez dituzte Alokairu Poltsari (Nasuvinsak kudeatzen duena) utzitako etxebizitza libreen kontratuak inskribatu beharko.

Nafarroako Etxebizitzen Errentamendu Kontratuen Erregistroa. Bertan, Foru Komunitatean kokaturik dauden alokairu kontratu guztiak inskribatu beharko dira, ohiko etxebizitzaren errentamendu kontratuak izan edo denboraldiko errentamendu kontratuak izan. Erregistratutako kontratuak kontsultatzeko, aldatzeko eta ezeztatzeko aukera ere ematen du aplikazioak.

1. Kontratu bati alta eman

Indarrean dauden kontratuak hilabeteko epean erregistratu behar dira, kontratua formalizatzen den egunetik kontatzen hasita. Denboraldiko kontratuen kasuan, derrigorrezkoa izango da 2019ko urtarrilaren batetik indarrean dauden kontratu guztiak erregistratzea.

Helburu nagusia da errentamendu-prezioei buruzko diagnostiko erreal bat izatea, bai eta alokairu-merkatuko eremu tentsionatuak definitu ahal izateko eta haiek erregulatzeko neurri posibleak hartzeko tresna erabilgarriak ere.

Errentariak inskripzioa eskatu ahal izango du kontratua indarrean dagoen bitartean, errentatzaileak inskripzioa egin ez badu.

Aldeetako batek (errentatzailea edo errentaria) nortasun agiri gisa pasaportea baino ez duen kontratuen kasuan, kontratua nahitaez aurkeztu beharko da aurrez aurre Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoren batean.

Tutoretza-bideo honetan azalduko dizugu nola sartu aplikaziora norberaren izenean edo beste pertsona baten izenean; beste bideo honetan, berriz, azalduko dizugu nola erregistratu edo eman alta kontratu bati

2. Kontultsak, kontratua aldatzea eta bertan behera uztea

Kontratuaren baldintzak aldatzeak, hitzartutako errentaren elkarren segidako eguneratzeak barne, erregistroa aldatzera behartzen du errentatzailea.
Erregistratutako errentamendu-kontratua amaitu ondoren, inskripzioa ezereztu beharko da, eta garrantzizkotzat jotzen diren datuak sartu ahal izango dira.  Nolanahi ere, alderdi guztiek sinatutako hutsalketa-dokumentua edo errentamendu-kontratua suntsiaraztea nahitaezkoa izango da.

Bideo tutorial honetan azaltzen dizugu nola egin kontsulta, aldaketak eta baja kontratu bati.

  • Izapidetzea elektronikoa ("Tramitatu" botoiaren bidez).
  • Higiezinaren katastro-erreferentzia lortzeko jarraibideak, kontsultatzeko jarraibideak: begiratu hemen.
  • 182/2023 Ebazpena, Nafarroako Etxebizitzen Errentamendu Kontratuen Erregistroa abian jartzea ezartzen duena.
  • 20/2022 Foru Legea, babestutako etxebizitza ordainerrazen parke bat Nafarroako Foru Komunitatean sustatzekoa.
  • 10/2010 Foru Legea, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzkoa, Hogeita hirugarren xedapen iragankorra.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Administrazioarekin modu telematikoan komunikatzeko zailtasun egiaztatuak dituzten pertsona fisikoek bakarrik izanen dute inskripzioa aurrez aurre egiteko aukera. Hemendik jaisten ahal duzu Errentamendu-kontratuen erregistroan inskripzioa egiteko eskabidea; hura bete ondoren, Nafarroako Gobernuaren Erregistroren batean aurkeztu behar duzu (hitzordua eskatu beharra dago).

Etxebizitzako Departamentuko Erregistrora joatea komeni da: Alondegi kalea 1, 1. solairua, Iruña (hitzordua eskatzeko, deitu hona: 848 427 638).

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia
Berrikuntza, Parte-Hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 433 249
Posta elektronikoa: registrocontratosarrendamiento@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.