Animaliak babesteko eta defendatzeko elkarteen eta erakunde laguntzaileen erregistroa

Oinarrizko informazioa

Elkarteak, elkarteen federazioak eta haien ordezkaritzak, legez eratuak, helburu nagusia animaliak defendatzea eta babestea badute.

Erregistroaren helburua da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta animaliak babesteko eta defendatzeko erakundeen arteko ezagutza, informazioa eta lankidetza hobetzea. Horren bidez bultzatu nahi dira lagun egiteko animalien babesaren eta defentsaren arloko dibulgazioa eta prestakuntza, animaliak arduraz edukitzea, abandonuaren aurkako borroka eta adopzioa.

Erregistroak bi atal ditu:

  • Lehen atala:  lagun egiteko animaliak babesteko eta defendatzeko elkarteak jasoko dira
  • Bigarren atala: erakunde laguntzaileak.

Informazio orria.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskaera aurkeztea.
  • Eskaera aztertzea eta dokumentazioa egiaztatzea. Elkarteari eska dakioke aurkeztutako dokumentuak hamar egun balioduneko epean zuzentzeko, jakinarazten zaionetik hasita, eta ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea igarota zuzenketak egin ez baditu, jarduketak artxibatu eginen dira, eta prozedura bertan behera utziko da.
  • Eskaera ebazteko epea: inskripzio orria ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik hasita.
  • Ebazpena epe barruan ez ebaztea: inskribatzeko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskaera onartu dela ulertuko da.

Komunikazioak egiteko modua: elektronikoa.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Lehen atala

  • Inskripzio orria, Animaliak babesteko eta defendatzeko elkarteen eta erakunde laguntzaileen erregistroan izena emateko, lehendakariak edo idazkariak sinatua.
  • Erakundearen ordezkaritza duen pertsona fisikoaren erantzukizunpeko adierazpena, eskaera egiten den unean Nafarroako Elkartean Erregistroko datuak eguneratuta daudela dioena.
  • Erakunde eskatzailearen estatutuak, Elkarteen Erregistroan inskribatuak.
  • Erakundeak eskaera egin aurreko urtean egin dituen jardueren deskribapena eta eskaera aurkezten den urterako jarduera programa

 

Bigarren atala

Lehen atalerako adierazitako dokumentazioaz gain, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

  • Justifikazio memoria, beren helburuak betetzeko dituzten baliabide material eta pertsonalei buruz.
  • Elkarteko organo eskudunak egindako ziurtagiria, elkarteko tarifak ordainduta dituzten bazkideen kopurua zehazten duena.
  • Animaliak hartzeko zentro baimendu eta erregistratu bat izanez gero, zentroaren identifikazio datuak.
  • Erakunde publikoekin indarrean dauden hitzarmenak sinatuta izanez gero, horien kopia, bai eta horien indarraldiaren erantzukizunpeko adierazpena ere.
  • Erakundeko organo eskudunak egindako ziurtagiria, non jasoko baita haren gobernu organoek erakunde laguntzailetzat aitortzeko eta erregistroan inskribatzeko hartu duten erabakia.
  • Ez bazaio baimenik eman Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari prozedura honetan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egiaztatzeko, agintari eskudunek emandako ziurtagiriak, egiaztatzen dutenak erakundeak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, zehazten duena ez duela zehapenik jaso administrazio-ebazpen irmo baten bidez, ez eta kondena penalik ere, animalien babesari eta ongizateari buruzko araudia ez betetzeagatik, desgaitzen duenik edo debekua ezartzen dionik animaliekin jarduerak egiteko edo horiek edukitzeko.  
  • Egindako jardueren beste edozein dokumentu, aurkeztu nahi badu merezimendu gisa edo aitortzarako baliarazteko.  

Ez da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskuan dagoen dokumentazioa aurkeztu beharko, baldin eta aldaketarik izan ez badu. Kasu horretan, dokumentazioa aurkeztu ordez, interesdunak eskabidean adieraziko du zein dokumentu den eta zein artxibotan dagoen, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari baimena emanen dio hura eskuratzeko, datu babestuak baldin badira.

 

Datuak aldatzeko eta baja eskatzeko:

Tramitazioa

Jarraibideak:

Izapidetzeko jarraibideak (Gaztelaniazko dokumentua).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Lagun Egiteko eta Esperimentatzeko Animalien Atala
González Tablas kalea 9, 2. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 225 / 848 423 926
Posta elektronikoa: animales.compania@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time